AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Zer da ikasmina?

Gipuzkoa Ikaskun­tza­ren Lurralde bilaka­tzen ari da, eta eragile guztiek dute zeresana ezagueraren behar zeha­tzei eran­tzu­teko eta arazo komunei irtenbide bateratuak emateko. Ikasteko kultura bul­tza­tzen duen lurraldea da, eta eragile guztien artean kooperazio eraginkorrak gara­tzen ditu, eta bertan dauden gizabanako eta erakundeak ikaskun­tzan parte har­tzera bul­tzatu eta susta­tzen ditu.

Euren eskubideak eta zereginak ezagu­tzen dituzten gizabanakoek sortutako lurraldea, zeinak ikasteko bidean parte hartu eta jarrera aktiboa izanda ezaguera oinarri­tzat hartu eta gizarte garatu eta bateratu bat sortu nahi duen.

ikasmina buruz informazio zabalagoa Izkutatu informazio zabalagoa

Gipuzkoa, gizakia eta ingurunea batera­tzen dituen lurralde orekatua bilaka­tzen ari da, balioetako nortasun sendoa eta gainerako euskal eta europar lurraldeekiko irekia den kultura propio dinamikoa duena.

Lurralde honek badaki ezagu­tza­ren gizartearen eta ekonomiaren definizioa eta garapena lau elementu independenteren arteko konbinazioetan dau­tzala: Jakin­tza berrien sorrera; heziketa eta prestakun­tza­ren bidezko transmisioa; informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko zabalkun­tza; eta industria edo zerbi­tzuen arloan jardunbide berrien bidezko erabilpena, non gizabanakoek izan behar duten prozesu berri horren benetako protagonistak.

Euren eskubideak eta zereginak ezagu­tzen dituzten gizabanakoek sortutako lurraldea, zeinak ikasteko bidean parte hartu eta jarrera aktiboa izanda ezaguera oinarri­tzat hartu eta gizarte garatu eta bateratu bat sortu nahi duen.

Motibazioan eta konfian­tzan oinarritutako jarrera baikorra duten gizabanakoak, bizi­tzan zehar ezaguera arrakasta­tsua hasi eta gailendu nahi dutenak, ikasitakoa eta aurretik bizitakoa aplikatu nahi dutenak, eta ikasteko aukerak bila­tzeko jakingura edukita ikasitakoa bizi­tzako arloetan aplikatu nahi dutenak.

Gipuzkoa Ikaskun­tza­ren Lurralde bilaka­tzen ari da, eta eragile guztiek dute zeresana ezagueraren behar zeha­tzei eran­tzu­teko eta arazo komunei irtenbide bateratuak emateko. Ikasteko kultura bul­tza­tzen duen lurraldea da, eta eragile guztien artean kooperazio eraginkorrak gara­tzen ditu, eta bertan dauden gizabanako eta erakundeak ikaskun­tzan parte har­tzera bul­tzatu eta susta­tzen ditu.

Helburua da Jakin­tza­ren Gizartean oinarritutako lurralde lehiakor bat sor­tzea, eta beraz, gizabanakoen garapen integrala. Hori dela-eta, oinarriek izan behar dute:

  • Ikuspuntu berrien esperimentazioa.
  • Ikaskun­tza­rako esperien­tziaz eta lehenaldiaz balia­tzea; eta,
  • Ikasitakoa erabil­tzeko borondatea eduki­tzea. 

Behin oinarri horiek izanda, estrategiak antolatu behar dira, bizi­tzan ikasitakoa erabili eta ezaguera aurreratua izango duen gizarte bat gara­tzeko (ekonomiaren hazkunde iraunkorra, lanpostu gehiago eta hobeak, eta gizarte kohesio handiagoa) eta ingurumenaren babesa berma­tzeko, ondorengo belaunaldien onurarako,. eta bizi­tzan ikasitakoaren bitartez, are eta gehiago indar­tzeko herritar aktiboak, kultura ani­tzeko elkarrizketak, enplegugarritasuna, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta gizabanakoaren gauza­tzea.

Estrategia horretarako beharrezkoa da oinarrizko hiru erreferen­tziaren inkardinazioa:

  • Bat, erkidegoa; Europar Batasunak adierazten du gizabanako guztiek gaitasun anitz beharko dituztela azkar alda­tzen ari den eta interkonexio asko azal­tzen dituen mundura malgutasunez egoki­tzeko. Gainera, azpimarra­tzen da, bizi­tzan zehar lortutako ezaguerak (fun­tzio hirukoi­tzean –per­tso­nala, soziala eta ekonomikoa–) fun­tsezko izaera izan behar duela gizabanako guztiek beharrezko lehiakortasunak lor­tzeko, besteak beste gizabanakoaren gauza­tzea, herritar aktiboak izatea, gizarte kohesioa lor­tzea, eta jakin­tza­ren gizarte berrian enplegugarritasuna izatea.
  • Bi, Euskal Autonomia Erkidegoan, ezaguera eta gizabanakoak gizartearen oinarri­tzat har­tzen direnean, beharrezkoa da bizi­tzan zehar lortutako ikaskun­tzaz baliatuz ingurune berriak eska­tzen dituen baloreak eta gaitasunak indar­tzea. Gainera, irmoki baiezta­tzen da per­tsona sor­tzaileak behar ditugula, ekin­tzaileak, ingurunera irekiak, konprometituak eta ardura­tsuak, proiektuen buru izateko eta aldaketei egoki­tzeko gai direnak. Are gehiago, hobe­tzeko grina, pluraltasunarekiko jarrera irekia, sormena, aldaketa eta aniztasuna onar­tzea, toleran­tzia, arriskuei aurre egiteko jarrera, jakin-mina, ikasteko gogoa, eta horrelako balioak dituzten per­tso­nak.
  • Hiru, lurraldetasuna; Gipuzkoako Foru Aldundian bertan goberna­tzeko modu berrietara ­jotzen da (euren eskubide eta betebeharrak ezagu­tzen dituzten herritarren protagonismoa) eta bizi­tza guztian zehar prestatuko dituzten eredu zehatz baten garapen baten alde apustu egiten da, aldaketaren motor modura jokatuko duena. Gainera, ongizaterantz bidera­tzeko beharrezkoak dira emozio eta gizarte lehiakortasunarekin lotutako baloreak, eta gizarte esparruan parte har­tzea susta­tzea. bai hezkun­tza sistema guztian, bai erakunde (enpresak barne). Lehiakortasunaren, kohesioaren eta iraunkortasunaren bitartez ikaskun­tza­rako onuragarriak diren eremuak (hezkun­tza­rekin, ikasketekin, familiarekin eta enpresarekin lotuak) sustatu nahi dira, horrela, gizabanakoek ezaguera sortu, bereganatu eta heda­tzeko, eta gizarte ekin­tzaile eta adimen emozional handiko bat eraiki­tzeko.

Hori lor­tzeko, hezkun­tza eta prestakun­tza politikak ezaguera transmititu eta sor­tzeko zimenduak dira, eta baita gizarte osoa eraberri­tzeko beharrezko osagarriak ere, ondorengo hauek eragiten baitituzte:

  • Gizabanakoen garapena, indar guztiaz balia­tzeko eta osotasunean bizi­tzeko.
  • Gizartearen garapena, bereziki parte har­tzea bul­tza­tzeko, gizabanako eta taldeen arteko ezberdintasunak murrizteko, eta kultura aniztasuna susta­tzeko.
  • Ekonomiaren garapena, beharrezko guztia eginez, gizakiaren ahaleginek garapen ekonomikoaren eta teknologikoaren aurrean euren eran­tzuna eduki ahal izateko.

Beraz, ondorengo politika hauek ezarri behar dira:

  • Hezkun­tza eta prestakun­tza sistemen kalitatea eta eraginkortasuna hobe­tzen duten politikak (irakasleen prestakun­tza eta hezkun­tza hobe­tzea; jarrerak eta gaitasunak gara­tzea, jakin­tzan oinarritutako gizarte baten­tzat eta hezkun­tza komunitate osoari IKTra sarbidea berma­tzeko).
  • Gizabanako guztiei hezkun­tza eta prestakun­tza sisteman sarbidea eskain­tzen dietenak (ikasteko ingurune irekia; ikaskun­tza erakargarriagoa egitea; eta hiritar aktiboak, aukera berdintasuna eta gizarte kohesioa susta­tzea).
  • Hezkun­tza eta prestakun­tza sistemak mundu zabalera ireki­tzen dituztenak (lan bizi­tza­rekin eta ikerketarekin harremanak indar­tzea, orokorrean gizarte osoarekin).

Gizabanakoaren beraren eta aukera berdintasunaren garran­tzia azpimarra­tzen dituen planteamendu bat da. Beraz, orain arteko sistemak irekiagoa eta malguagoa izan beharko du, gizabanakoek euren behar eta interesei egokitutako ikaskun­tza indibidualen curriculumak eduki­tzeko, eta euren bizi­tze­tako edozein unetan aukera berdintasunaz bere osotasunean goza­tzeko.

Zen­tzu horretan, beharrezkoa da lehiakortasunen garapenean oinarritutako pedagogia berri­tzaile bat eduki­tzea, hau da, testuingururako egokiak diren ezaguera, gaitasun eta jarreren konbinazio bat, gizabanako guztiek euren osotasuna eta garapena lor­tzeko beharrezko dituztenak, esate baterako, hiritar aktiboak izateko, gizartera­tze­rako eta enplegurako.

Departamentuak emandako definizioaren arabera, sustatu beharreko gaitasunak, batez ere, ondorengo hauetan oinarri­tzen dira:

  • kasten ikastea. Ikasten hasteko eta hartaz balia­tzeko gaitasuna izatea, bakoi­tza­ren ikaskun­tza antola­tzeko, eta denbora eta informazioa eraginkortasunez kudea­tzeko, banaka nahiz taldeka. Gizabanakoaren ikasketa prozesuaz eta premiaz jakinaren gainean egotea, baliagarriak izan daitezkeen aukerak zehaztea eta oztopoak gaindi­tzeko gai izatea, ikaskun­tza arrakasta­tsuki buru­tzeko. Hau da, ezaguera eta gaitasun berriak garatu eta beregana­tzea, orientazioak bilatu eta haietaz balia­tzea.
  • Sozialak eta zibikoak. Per­tso­nalak. Per­tso­nen artekoak eta kulturen artekoak har­tzen dituzte barne, eta gizabanakoek gizartean eta lan munduan modu eraginkor eta antolatuan parte har­tzeko presta­tzen dituzten portaera mota guztiak bil­tzen dituzte, bereziki gero eta gizarte ezberdinagoetan; behar izanez gero, gatazkak konpon­tzeko ere balio dute. Gaitasun zibikoaren bitartez, gizabanakoak bizi­tza zibikoan osotasunez parte har­tzeko presta­tzen dira, gizarte eta politika kon­tzep­tuen jakin­tzari eta parte har­tze aktibo eta demokratikoaren arteko konpromisoari esker.
  • Kon­tzien­tzia eta kultura espresioa. Ideiak, esperien­tziak eta emozioak bitartekari ezberdinen bitartez adierazteak duen garran­tzia zehazten dutenak.

Gipuzkoako lehentasunak izango dira:

  • Bizi­tza guztirako ikaskun­tza­rako eta hiritartasun aktiborako fun­tsez­koak diren gaitasunen orokor­tzen lan egitea.
  • Hezkun­tza sistema osoarekin lan egitea.
  • Ikaskun­tza­ren eskaerak duen garran­tzia susta­tzea eta sarbidea erraztea, ikaskun­tza­rako aukera gizabanako guztiei zabalduz.
  • Ikaskun­tza lantokian susper­tzea eta bul­tza­tzea, bereziki OTEBak.
  • Irakaskun­tza eta ikaskun­tza metodo berriak gara­tzea, eta baita irakasleen, heziketa taldeen eta ikaskun­tza bitartekarien zeregin berria gara­tzea ere.
  • IKTen betebeharra osa­tzea, ikaskun­tza iraunkorra erraztu eta bul­tza­tzeko.

Zergatik eta zertarako garran­tzi­tsuak dira baina nola da gakoa: Hau da, gobernamenduarekin inkardinatutako portaeraren prin­tzi­pioekin. Zehazki:

  • Parte har­tzea, hiritarren parte har­tze zabala prozesuaren fase guztietan garatuz, politiken hasieratik haien aplikaziora arte.
  • Berrikun­tza (helburuetan, ekin­tzen diseinuan eta garatu beharreko lanaren moduan) eta esperimentazioa, jokabideen garapenaren eta buru­tze­aren oinarri­tzat hartuta; hau da, ikaskun­tza iturri­tzat hartuta.
  • Erakundeen arteko zabal­tzea eta koordinazioa, EAEn politika eta ekimen ezberdinen osaketa baimen­tzen duen moduan.
  • Lankide­tza, fun­tsean eremu pribatu eta publikoekin, ekin­tzen garapenean konpromiso handiagoa eta gizartean talka handiagoak lor­tzeko, aipatu helburuei dagokienez.
  • Komunitatearen gomendio eta araubideekin lerroka­tzea.
  • Ikaskun­tza eta kontraste modura, lekuko edota eskualdeko eremuetako esperien­tzia pilotuetan oinarritutako propor­tzionaltasuna, subsidiariotasuna eta erabilerraztasuna, politika berriak definitu eta gara­tzeko, eta helburu bakar bat parteka­tzen duten entitate ezberdinen arteko konpromisoa eta parte har­tzea zabal­tzeko.
  • Gizabanakoen (ikaskun­tzako kontua) eran­tzu­kizuna (protagonismoa eta konpromisoa) eta per­tso­nalizazioa (IKT) susta­tzen duten kudeaketa erremintak txerta­tzea.
  • Gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra.
  • Ebaluazioa erabil­tzea bide nagusi­tzat Erabakiak har­tzeko modua hobe­tzeko, baliabideen erabilera optimiza­tzeko, eta gizarte eran­tzu­kizuna eta kontu ematea indar­tzeko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus