http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2011ko uztaila | Buletinaren 001. zbk.
 
 
  Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutako gaitasun sozioemozionalen ikaskuntzari buruzko ikastaroak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak datorren iraila eta abendua artean ospatuko diren eta Gipuzkoako ikastetxeei zuzenduta dauden gaitasun sozioemozionalen ikaskuntzari buruzko ikastaroetan izena emateko epea ireki du.

>>Informazio gehiago

                                                                   

28,75 milioi euro etengabeko prestakuntzarako: deialdia abuztuaren 4an argitaratuko da EHAAn

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011ko etengabeko prestakuntzarako laguntzen deialdi berriak onartu ditu 2011ko abuztuaren 4ko EHAAn argitaratuko direnak. Deialdi lau ildo handitan egituratuko da.

>>Informazio gehiago

                                                                 

18 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleen %85a atzerriko hizkuntza bat ikasi nahi du

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak ekainaren amaieran egin zien inkestak azaltzen du Gipuzkoako biztanleriaren %7a atzerriko hizkuntzaren bat ikasten ari dela. Eta beste %78 batek ikasi nahiko lukeela.

>>Informazio gehiago

                                                                  

Kualifikazioen Europako Markoa

Etengabeko ikaskuntzarako kualifikazioen Europako markoak estatu mailako sistema desberdin askoren kualifikazio, esparru eta mailak konparatzen laguntzen dituen erreferentziazko esparru bateratua eskaintzen du.

Webgunea Europako herrialde desberdinetako kualifikazio sistemak ulergarriagoak egiten ditu eta hauen arteko konparaketa ahalbidetzen du. Horrela, alde batetik, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eta, bestetik, europar biztanleria herrialde desberdinetan ikasi eta lan egiteko mugikortasuna sustatzen du.  

>>Informazio gehiago

                                                                   

Kosmodisea, kultura ekintzailea bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena datorren kurtsoko edizioari hasiera eman dio

Pasa den maiatzaren 6an, 2010-2011 edizioko Kosmodisea ekimenaren amaiera-ekitaldia ospatu zen Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ekitaldiaren helburua izan da, ekimen honetan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiek (batez ere ikasle, irakasle eta heziketa-zentroek) azken hilabeteetan egindako lan bikaina aintzat hartzea eta aurtengo edizioko irabazleak ezagutzera ematea. Horretaz gain, Kosmodisearen datorren 2011-2012 kurtsoko edizioari hasiera eman zitzaion.

>>Informazio gehiago
>>Kosmodisearen webgunea

                                                                   

Europako hezkuntzako eta prestakuntzako bilakaerari buruzko txostena. 2010-2011 adierazleak

2001ean Hezkuntzako Ministroen Kontseiluko akordio batekin bat etorriz hasitako urteko txostenaren zazpigarren edizioa, eta hezkuntzarekin eta 2010ean Europar Batasunean prestakuntzarekin zerikusia duten alorretan egindako aurrerapenak aztertzen ditu.

>>Informazio gehiago

                                                                  

EcoEuskadi 2020: etengabeko ikaskuntzaren sustapena

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak uztailaren 5ean onartutako EcoEuskadi 2020 Estrategiak hezkuntza eta balioetan kalitatezko sistema baten sustapena barneratu du helburu orokor bezala. Zehazki, “bizitza osoan ibilbide profesionalerako eta sozialerako behar diren eskumenak emango dituen prestakuntza sistema garatzea” jarduera ildoa.

>>Informazio gehiago
>>EcoEuskadi 2020

                                                                   

Beste albisteak...

>>Ikaskuntzarako eta berrikuntzarako IKTen erabilera ikastetxeetan

>>elearningeuropa.infok plataforma berria atera du
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.