http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2018ko otsaila - Buletinaren 072. zbk.
 
 
  Otsailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Erronka: Emakumezkoak industria esparruko Lanbide Heziketako zikloetara erakarri  
  Heziketa Teknikoko Ikastetxeen Elkartea (HETEL), EAE mailako 23 LHko zentro biltzen dituen elkarte bat da. 2016-2017 ikasturtean 3.244 ikasle graduatu ziren, %80ko batez besteko laneratze tasarekin. Gainera, %14,2ak LH Dualeko programetan parte hartu zuen.  
  Gehiago irakurri  
     
  Zientzian eta ekintzailetza teknologikoan eta zientifikoan emakumeen presentzia sustatu  
  Euskadin (EHU/UPV) STEM esparruan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) doktoretza egiten dutenen %58a emakumeak dira. Hala ere, emakume ikertzaileak guztizkoaren %39a (Espainia) eta %32a (EB eta EEBB) dira, eta ardura mailetan gora egin ahala, %10 eta %25 bitartera arte gutxitzen da emakumeen presentzia.  
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide Heziketa, laneratzeko formula eraginkorra  
  Lanbide Heziketako Elkarteak (HETEL), EAEko 23 LH zentro barneratzen dituena, txosten bat argitaratu du azken promozioko (2016-2017 kurtsoa) ikasleek lortutako laneratze mailaren inguruan.   
  Gehiago irakurri  
     
  AdegiTop: 25 urte pertsonen artean ezagutza partekatzen, enpresetatik bultzatuta  
  Adegik AdegiTop programaren 25. urteurrena ospatzen du, 700 enpresa-topaketa baino gehiago antolatu dituena eta 12.000 parte hartzaile baino gehiagorekin (zuzendari eta profesional).  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasenpresa, kultura ekintzailea sustatu enpresa sorkuntzaren bitartez  
  Zazpigarren urtez jarraian, kultura ekintzailea sustatzeko Eibarren antolatu den Ikasenpresa azokan elkartu da. Betan 1.700 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta gelan, Ikasenpresa programaren barruan, garatutako produktu eta zerbitzuak aurkeztu dituzte.

Jardunaldian zehar Euskadi osoko Lanbide Heziketako 78 ikastetxe desberdinetako 317 proiektu aurkeztu dira. Proiektuetako gaiak asko eta oso ezberdinak izan dira: 3D inpresioa, ostalaritza, aplikazio informatikoak, bideojokoak, prototipo industrialak, arotzeria, bitxigintza, turismoa, kosmetika naturala, edo ile apaindegi eta estetika arlokoak, besteak beste.
 
  Gehiago irakurri  
     
  First Lego League Euskadi: jolasaren bidez zientzia eta teknologia ikasi  
 
Otsailaren 10ean First Lego League-a (FLL) egingo da Vitoria-Gasteizen, 10 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutako zientzia eta robotikaren nazioarteko lehiaketa. Helburua gazteak zientzia eta teknologiara erakartzea da eta talde lana bezalako trebetasunak sustatzea da. 
 
  Gehiago irakurri  
     
  Zientziak erakusten dituzten pertsonen asebetetzea  
  ELGAk webminar bidez zientzietako irakasleei egindako inkestako emaitza nagusiak aurkeztu ditu. Bertan zientzietako irakasleek, lanbidearekin eta euren lanpostuarekin duten asebetetze maila aztertu da, PISAn parte hartu duten 19 herrialdeetan  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.