http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2018ko urtarrila - Buletinaren 071. zbk.
 
 
  Urtarrilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  EAEtik kanpo esperientzia eta ikaskuntza bereganatu dutenak berreskuratu: talentua erakarri  
  Lanbidek pertsona gazteen (35 urte arte) kontratazioa sustatzea bilatzen duen diru laguntzen deialdia jarri du martxan, azken aldian euren karrera profesionala EAEtik kanpo garatzen ari diren, baino lotura bat dutenak eta itzuli nahi dutenak, euskal lan merkatuan sar daitezen.   
  Gehiago irakurri  
     
  Euskal Lanbide Heziketa Suediarentzat eredu  
  Suediako Goi-mailako Lanbide Heziketako arduradunek Euskadi bisitatu dute Euskadiko LHak diseinaturiko ereduak eta sistemak ezagutzeko eta sistema hauek euskal ikastetxeetan nola aplikatzen diren jakiteko, etengabeko hobekuntza kudeatzeko eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko helburuarekin.

Suediar ordezkaritza oso interesatua agertu da ikusitako praktikengatik eta euren zentroetan euskal kalitate eta kudeaketa sistemak aplikatzeko aukera ez dute baztertzen.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Donostiako Sustapenak nazioarteko mugikortasunerako 25 beka eskaini ditu, Connecting Talent bitartez  
 

San Sebastian Connecting Talent estrategiaren baitan, Donostiako Sustapenak nazioarteko mugikortasunerako 25 beka eskainiko ditu atzerriko erreferentziazko erakundeetan nazioarteko bikaintasun proiektuak burutzeko.

 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko Lanbide Heziketa berriz ere eredu bilakatu da atzerrian  
  Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordeak LHk mundu mailan dituen erronkak garaitzeko beharrezkoak diren gaitasunak aurkeztu ditu Dominikar Errepublikan. Gainera, euskal LHko eredua erronka hauei nola egiten dien aurre azaldu du.  
  Gehiago irakurri  
     
  PIRLS 2016: nazioarte mailan irakurmen gaitasuna neurtzen duen adierazlea  
  Ikerketak Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurketa irakurmen gaitasuna neurtzen du (laugarren maila), eta baita faktore sozioekonomikoak, irakurmen-ohiturak edo ikaskuntzako testuinguruak honengan duten eragina ere. 60 herrialde eta eskualdek baino gehiagok hartu dute parte Hezkuntza Errendimendu Ebaluaketarako Nazioarteko erakundeak bost urtez behin argitaratzen duen ikerketan. Eta Espainian Hezkuntza Ministerioaren laguntza izan du ikerketa aurrera eramateko.  
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide Heziketaren papera enplegu kualifikatuaren sorreran  
  CEDEFOPek herrialde desberdinetan Lanbide Heziketak dituen definizio eta kontzepzioen inguruan adituei egindako inkestaren inguruan ondorioztatutako emaitzak aztertzen ditu.

Txostenak estatuen arteko sistemen artean aniztasun esanguratsua dagoela azaltzen dute eta, batez ere, LHa prestakuntza bide zehatz eta espezifikoa bezala ulertzen da enplegu kualifikatua ziurtatzen duena.

 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.