http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko abendua - Buletinaren 070. zbk.
 
 
  Abenduan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak, 2017  
  Aurkezten den dokumentuak Gipuzkoako pertsona helduek 2017an bizitza osoan zehar ikaskuntzako jardueretan duten parte hartzearen inguruko adierazleak aurkezten ditu:  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasketa maila, erabakigarria ikasten jarraitzeko jarreraren aurrean  
  “Ikasten duten pertsonak eta hauen ikaskuntza maila” txostenak Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jasotzen ditu, ikaskuntzako jardueretan duten parte-hartzeari lotuta eta beti ere eskuratutako ikasketa mailaren ikuspegitik begiratuta. Bertan jasotako ondorio nagusiak honakoak dira:  
  Gehiago irakurri  
     
  EAEn ikasten duten pertsona gazteen %17,9k euren ikasketa planean barneratuta dagoen lan jardueraren bat egiten du  
  EPAk eragiketa puntualak egiten ditu, ikasten eta aldi berean lana egiten duten pertsona gazteena hauetako eragiteka bat da (inkesta egin aurreko lau asteei dagokiena).

Ondorengo grafikoak EAEko ikasleen %17,9k euren ikasketa planaren barruan dagoen lan jardueraren bat egiten dutela adierazten du (ikasketa dualak, praktikaka, etab.). Ehuneko hau Estatuko (%12,4) altuena da eta Errioxa, Nafarroa eta Asturiasekin partekatzen da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  40.000 pertsona inguruk hartu du parte Espainian mugikortasun programaren batean Erasmus+ programaren bitartez  
  Erasmus+ Programa prestakuntza eta ikaskuntza indartzera eta enplegutasuna hobetzera zuzentzen da nazioarteko esperientziaren bitartez.

2014 eta 2020 aldian, Erasmus+ programak EBko gazteen %3,7ari eskainiko dio esperientzia hau, 2,2 milioi euroko aurrekontuarekin.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako  
  Hezkuntza pertsona eta gizarte mailan eraldatzeko botererik handiena duen indartzat jotzen dugu. Etengabeko aldaketa soziala, teknologikoa eta harremanetakoa bizitzen duen eszenatoki batean, pertsonak komunikatzeko eta erantzuteko erreminta berriak behar dituzte: elkarrizketa, partekatutako hausnarketa eta akordioa ikaskuntzako modutan aldaketa bultzatzen duten oinarriak dira.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.