http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko azaroa - Buletinaren 069. zbk.
 
 
  Azaroan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako biztanleria landunaren ikaskuntzako jardueretan parte hartze tasa Estatukoa eta gainerako erkidegoetakoa gainditzen du  
  EPAk enplegua duten pertsonak inkesta egin aurreko lau asteetan ikaskuntzako jardueretan (arautuak edo ez) azaltzen duten parte hartze tasaren inguruko informazioa jasotzen du.

Estatuko batez besteko parte hartzea tasa %11,3koa da 2016an. Tasa hau EAEk (%14) zein Gipuzkoak (%18,6) gainditzen dute eta gainerako erkidegoetakoa baino balio altuagoak erregistratu dituzte.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonek lana egitea oinarrizko gaitasunak ikastea eta hobetzea errazten du  
  Maila baxuagoa duten pertsonentzat ikaskuntzarako espazio bezala lan esperientziak duen paperaren analisian oinarritzen da ikerketa.

Biztanleria Helduaren Gaitasunen Ebaluaketarako Nazioarteko Programan parte hartu duten hamahiru herrialdeetako gaitasun numerikoak eta irakurketakoak aztertzen ditu ikerketak, oinarrizko hezkuntza maila duten pertsonetan arreta berezia jarriz eta ateratako ondorioak honakoak dira:
 
  Gehiago irakurri  
     
  Unibertsitatea-enpresa: topagunerako espazioak bilatu  
  “Talentuaren zainketa, ezagutzaren sorrera eta gizarteari transferentzia” izenpean, Adegik Kutxabanken laguntzarekin, datorren azaroaren 22an Donostian egingo den jardunaldi bat antolatu du. Ekitaldia lan gosaria formatupean egingo da.

Jardunaldiaren helburua enpresaren munduko eta hezkuntzaren munduko eragileak topatzeko espazio bat sortzea da, bi mundu hauen arteko gerturatzea, partekatzea, elkarlana eta kooperazioa erraztea bilatzen duena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  PISA 2015: talde laneko emaitzak, sexuaren arabera aldatzen dira  
  ELGAk PISA 2015 txosteneko bosgarren liburukiko emaitza nagusiak aurkeztu berri ditu webminar baten bitartez. Atal honek arazoak elkarlanean konpontzeko ikasleen gaitasunak ebaluatzen ditu eta lehen aldia da gaitasun hau ebaluatzen dena.

Txostenak ondorioztatzen du, beste gauzen artean, herrialde guztietan nabarmen hobetzen dela emakumeen errendimendua elkarlanean lan egiten dutenean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Industria 4.0 Gipuzkoan: ikasi eta ezagutza partekatu  
  Datorren azaroaren 22an 4.0 Industriaren inguruko bi ekintza egingo dira Gipuzkoan. Bi ekitaldi hauen helburua lurraldean ezagutza sarea sortzea, enpresen arteko harremana bultzatzea eta ekintzailetza sustatzea da.

“4.0 Industria, Enpresak eta StartUp-ak” lelopean, Konekta Cafén Mercedes Benz Vitoria enpresak hartuko du parte (Bind 4.0 programa), startup-en aldeko apustua egiten duen programa berrikuntzan gaitasunak areagotzeko modu bezala; eta baita Hupiren esperientzia, Startup (big data).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gaitasunen aurreikuspena, lan merkatuko beharrei erantzuteko erreminta  
  Gaitasunen aurreikuspena lan merkatua eta gaur egun eskuragarri dauden gaitasunak aztertzen duen prozesua da, gaitasunen eskaintza eta eskariaren arteko oreka hobea lortzeko eta berariazko gaitasunen garapenaren bitartez garapen ekonomikoa sustatzeko.

Cedefopen ikerketaren arabera, Estatu kide guztiak gaitasunak aurreikusteko sistema berriak ezartzen ari dira, eta hauen erabilera indartzen ari dira hezkuntza, ikaskuntza, trebakuntza eta enplegua lotzen dituzten politikak egiterako orduan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  top@DIPC - Zientziarekin Solasean! edizio berria, ikaskuntzaren aldeko Gipuzkoako apostua  
  Aste honetan top@DIPC - Zientziarekin solasean! jardunaldiaren bederatzigarren edizioa antolatu da Donostian. Donostia International Physics Center-rek (DIPCk) antolatuta, Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketaren helburu nagusia, Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak sustatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.