http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko urria - Buletinaren 068. zbk.
 
 
  Urrian argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Lanbide Heziketako matrikulazioak gora egin du Gipuzkoan (%2,5), bereziki Goi Mailako heziketan (%2,9)  
  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak unibertsitatetik kanpoko ikaskuntza mailetako aurrematrikula datuak argitaratu berri ditu. Zehazki, 2017/2018 ikasturterako EAEko Lanbide Heziketako zentroetan 40.650 pertsona aurrematrikulatu dira, aurreko urteko zenbateko berdina errepikatzen delarik (+%0,1; 24 pertsona gehiago).

Gipuzkoak ikasle hauen %34,6a hartzen ditu eta hazi den lurralde bakarra izan da (+%2,5), Araba (-%1,9) eta Bizkaiaren (-%1) beherakadaren aurrean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Unibertsitate mailako ikasleen nazioarteko mugikortasunerako diru laguntzak  
  Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2017-2018 ikasturtean unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua onartu du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Lurraldeko enplegagarritasun eta gizarte-kohesioa 2020 urteari begira  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Plan Estrategikoak enplegu-politika eta inklusioaren aldeko politikaren garapena bilatzen ditu sustapen ekonomiko eta tokiko garapenean oinarrituta ondorengoen bidez:

- susperraldi ekonomikoa zurkaiztuz, enpresen lehiakortasunean, kalitatezko enpleguan eta ikaskuntzan oinarrituz eta enpresetan pertsonen partaidetzaren aldeko apustua eginez, eta,
- ongizate-eredua eta kohesio soziala sendotuz, gizarte-zerbitzuen aparteko sistema batean oinarrituz, herritarren behar garrantzitsuenetan arreta bermatuko dituztenak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Diagnostiko ebaluazioko sistemak, oinarrizkoak hezkuntza sistema hobetzeko  
  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EHUrekin batera, “Eskala Handiko Ebaluazioak: PISAren kasua eta beste diagnostiko-ebaluazioak” izeneko jardunaldia antolatu du Donostian, mota honetako ebaluazioek dituzten ezaugarri nagusiez eztabaidatzeko eta hausnarketarako espazioa sortzeko helburuarekin.

Horretarako, hezkuntza komunitatea osatzen duen kidego zabala parte hartzeko aukera izan du, baina baita unibertsitateko komunitatea ere, hezkuntza masterretakoa bereziki.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Bizitza osoan zehar ikasi: eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatu  
  Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratu diren konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren 2017ko deialdiaren oinarriak eta baldintzak argitaratu ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko ekoizpen zientifikoak Estutako ekoizpenaren %6,61a suposatzen du  
  Ekoizpen zientifikoa ikaskuntzarako eta ezagutzarako oinarrietako bat da gizarte guztietan. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak Zientzia Euskadin 2017 Txostena aurkeztu berri du. Txostenak Euskadiko emaitza nagusiak bildu ditu, ikerketa arloko langileei, zientziaren finantzaketari, emaitza zientifikoei eta transferentzia teknologikoari dagokienez.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasketa maila-enplegua harremana: ikasketa maila altuagoak, enplegua tasa altuagoak erregistratzen dituzte  
  ELGEk Education at a Glance 2017 txostena argitaratu berri du. Txostenak hezkuntzak duen egoera aztertzen du nazioarteko ikuspegi batetik adierazle multzo zabal baten bitartez.

Aztertutako eta konparatutako aspektuen artean goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean enplegu tasa altuagoa dela eta, alderantziz, ikasketa maila baxuagoa den heinean, langabezi tasak gora egiten duela nabarmentzen da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntza sistema berritzailea izan behar du aldatzen den gizarte bati erantzun ahal izateko  
  ELGAk berrikuntza eta ikaskuntza ekosistema zabal baten barruan kokatzen du hezkuntza sistema, ikaskuntza eta hezkuntza testuinguru geroz eta berritzaileagoak bezala ikusiz.

Aipatutako baieztapen hau pertsonen ikaskuntza eta hezkuntza berezko berrikuntza prozesua dela baieztapenean oinarritzen da, eta gizartearen, lan merkatuaren eta sistema ekonomikoaren behar aldakorrei erantzun behar die, ez soilik ikuspuntu global batetik baizik eta, baita ere hirien eta eskualdeen tokiko ikuspuntutik.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.