http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko iraila - Buletinaren 067. zbk.
 
 
  Irailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Ikas-ekinezko erregimeneko LH dualeko matrikulazioa hamar bider handitu da lau ikasturtetan  
  Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide heziketa dualeko programek, ikastetxe eta enpresen arteko ikaskuntza prozesu partekatu baten bitartez prestakuntza profesionaleko titulu bat eskuratzea ahalbidetzen dute.

Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualeko azken matrikulazio datuen arabera, 2016-2017 ikasturteari dagozkionak, parte hartu duten ikasle kopuruan zein enpresa kopuruan hazkunde garrantzitsua antzeman da. Datu hauek prestakuntza sistema honek azken urtetan irabazi duen garrantzia agerian uzten dute, bereziki Gipuzkoan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Unibertsitate mailako matrikulazioa %0,3 gutxitu da Euskal AEan 2015/2016 ikasturtean  
  Euskal AEn unibertsitate mailako matrikulazioaren inguruan Eustatek argitaratu dituen azken datuen arabera, 2015/2016 ikasturteari dagozkionak, Euskadin kokatuta dauden unibertsitateetan 66.830 ikasle matrikulatu dira, aurreko ikasturtearekin alderatuz %0,3ko beherakada suposatu duena (230 ikasle gutxiago termino absolutuetan).

Emakumezkoen matrikulazioa gizonezkoena baina altuagoa da (%52,7 eta %47,3) eta emakumeen kolektiboa da urte arteko beherakada baxuagoa erregistratu duena (-%0,2 eta -%0,5 gizonen artean).
 
  Gehiago irakurri  
     
  LH duala: enplegutasun tasa altua duen prestakuntzaren nazioarteko mugikortasunaren sustapena  
  Confebask Europako Ikastunen Batasun Europarraren kide bihurtu da (EUROPEAN ALLIANCE FOR APPRENTICESHIPS), enpresan praktikak egitera bideratutako LH dualeko ikasleen nazioarteko mugikortasunaren sustapena indartuz eta ikasgelaren eta enpresaren artean konbinatutako ikaskuntzaren sustapenaren apustuaren baitan.  
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonen ikasketa maila altuagoek enplegutasuna hobetzen dute  
 
ELGEk Education at a glance txostenaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenean, nazioarteko ikuspegi batetik hezkuntzak munduan duen egoera aztertzen da hezkuntza adierazle multzo zabal batez bitartez.

Barneratutako adierazle multzo zabalaren artean txostenak pertsonen ikasketa mailaren eta enplegu tasaren artean dagoen harremana nabarmentzen da: kasu guztietan goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean enplegu tasa altuagoa izaten da eta, ikasketa maila baxuagoa den heinean, langabezi tasak gora egiten du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako unibertsitateetako ikasturte berria hasi da  
 
Irailean zehar, Gipuzkoan aurkitu ditzakegun lau unibertsitateak 2017/2018 ikasturteari hasiera emango diote. Gipuzkoak EAEko unibertsitate mailako matrikulazioaren %30 suposatzen du.

Ikasturteari hasiera emateko ekitaldi desberdinak antolatu dira arduradun instituzional desberdinen parte hartzea izango dutenak, horien artean Iñigo Urkullu Lehendakariak (EHU) eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, Mª Jesús San Josék (Mondragon Unibertsitatea) hartuko dute parte.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Unibertsitatearen papera berrikuntzan eta ekintzailetasunean  
  “Economía Industria” aldizkariak, “Ekintzailetasuna eta berrikuntza: Espainiako unibertsitateen errealitateak eta erronkak” artikuluan, berrikuntzaren ekosisteman erakunde hauek egin beharreko papera azpimarratzen du.

Unibertsitatea berrikuntzaren ekosisteman oinarrizko pieza bat da, ezagutzaren sorreran (oinarrizkoa) eta merkatura orientazioan (aplikagarritasuna) interface bezala duen paperean, berrikuntza eta ekintzailetasuna banatzeak duen zailtasuna azpimarratuz.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonetan zentratutako garapena: ezagutza inklusiboa + digitalizazioaren eragina + gobernantza berria  
  The Forum Network-ek gizarteko erronka sozialen eta ekonomikoen inguruan dagoen eztabaida partekatzea eta hedatzea du helburu.

Hezkuntza eta prestakuntzaren, enpresa eta gizarte zibilaren eta erakundeen esparruaren eragileei irekita dago, erronka hauei aurre egiteko ideiak partekatzeko helburuarekin.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.