http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko uztaila - Buletinaren 066. zbk.
 
 
  Uztailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako hamar emakumetatik lauk ikasten du  
  “Ikastea, motibazioa eta oztopoak: genero ikuspuntua” txostenak Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jasotzen ditu, ikaskuntzako jardueretan duten parte-hartzeari lotuta eta beti ere genero ikuspegitik begiratuta.  
  Gehiago irakurri  
     
  Donostia Kultura: 600 aukera baino gehiago 2017-2018an ikasteko, pertsona guztientzat  
  Donostia Kulturak 2017-2018 ikasturterako bere ikastaroen eskaintza aurkeztu berri du, hiriko kultur etxeen bitartez bideratuko dena.

600 aukera baino gehiago daude, 150 ikastaro berri baino gehiago eskainiz, Donostia Kulturak pertsonen ikaskuntzaren eskaria berritzeko, hobetzeko eta atenditzeko duen helburuarekin.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Martxan UD-HA Terrazan-eko bigarren edizioa: sortzen ikasi  
  Bigarren urtez jarraian Tabakalerak UD.HA Terrazan jarri du martxan, jolastearen, musikaren, sortzearen eta ikaskuntzaren inguruan sortu den proposamena da, pertsonen parte hartzera irekia dagoena.

Udako hilabeteetako ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan arte-biziekin lotutako lan sorta baten agertoki izango da Tabakalerako terraza: soinua, gorputza, mugimendua, koreografia, eta hizkuntza langai dituzten hainbat proposamen ezagutzeko aukera izango dugu. Bestalde, filmak eta musika elektronikako proposamenak ekarriko dira.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Konekta Café (2): ikasi, berrikuntza eta kalitatezko enplegua  
  Konekta Café bere bigarren edizioa egin du pasa den ekainaren 22an “Start Up eta industria bazkidea” lelopean.

Bigarren edizio honetan, Konekta Summiten laguntzarekin egin den edizioa, euren proiektuak aurkeztu zituzten 10 start up-en parte hartzea izan zuten.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonen gaitasunen kudeaketa: lehiakortasunaren faktore gakoa  
  ELGAk argitaratu berri duen “Skills Outlook 2017” txostenak hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntzari buruzko zenbait gomendio interesgarri eta gizarte zehatz batek duen posizio lehiakorra eta balio kate globala (mundukoa) jasotzen ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Adinarekin lagungarria den enplegu baterantz: enpleguaren bizitza zikloaren eta zahartzearen ikuspuntua  
  Lan baldintzen, enpleguaren kalitatearen eta laneko osasunaren inguruan lan egiten duten europar erakunde desberdinek, pertsonen karrera profesionalaren garapenean adinak duen paper garrantzitsuan arreta jartzen duen labupen dokumentu bat egin dute.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.