http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko maiatza - Buletinaren 064. zbk.
 
 
  Maiatzan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoan 55 urte eta gehiagoko bost pertsonatik batek ikasten jarraitzen du  
  “Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eta biztanleria aktiboa Gipuzkoan” txostenaren helburua 55 urte eta gehiagoko pertsonen eguneroko bizitzan ikaskuntzak duen garrantziaren inguruko emaitzak aurkeztea da. Nabarmentzekoak dira:  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako eskola uzte goiztiarraren tasa (%7,8) Europar 2020 Estrategiaren helburuaren azpitik kokatzen da jada (%10)  
  Eskola uzte goiztiarraren tasa gehienez eskuratutako ikasketa maila bigarren hezkuntzako lehen etapa izan denean eta ondorengo urteetan inongo ikasketa edo prestakuntzatan ari ez den 18 eta 24 urte bitarteko biztanleen ehunekoa da.

2016ko datuak oraindik EB-28ko eskola uzte goiztiarraren tasa (%10,7) 2020 Estrategiak gai honen inguruan ezartzen duen helburuaren gainetik kokatzen du, %10ean kokatzen duena tasa hau. Aipatu azken urteetan tasa hobetzen joan dela.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko LH Duala: gaurko irtenbidea etorkizuneko erronketara  
  Eusko Jaurlaritzak kanpaina berri bat jarri berri du abian, Confebaskekin batera, eta ikastetxeen bitartez Euskadiko Lanbide Heziketa Duala sustatzeko.

2012 urtean martxan jarri zenetik, dagoeneko 1.800 euskal enpresak eta LH ikastetxeetako 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute LH dualeko programan. 2016/2017 ikasturtean 1.200 gazte baino gehiago ari dira Lanbide Heziketa Duala egiten ia 800 enpresatan, programa abian jarri zenetik ikasle kopurua hamar aldiz handiagoa eta parte hartzen duten enpresena zazpi aldiz handiagoa izanik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  UPV/EHUko udako ikastaroen edizio berria  
  Euskal Herriko Unibertsitateak ekaina eta iraila artean ospatuko den udako ikastaroen XXXVI edizio aurkeztu berri du.

Udako Ikastaroen helburu nagusia gizarteko hainbat eragileren arteko eztabaidarako, ikaskuntzarako eta pentsamendu kritikorako topagune bat eskaintzea da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Enpresetan ikasi: Hobetuz 2017 deialdia  
  Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen Hobetuz 2017 ekitaldirako oinarriak eta baldintzak argitaratu berri ditu eta enpresa osatzen duten pertsonen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzera bideratuta daudenak. Hau da, laguntza hauen bitartez lan esparruan ikasten jarraitzeko baldintzak finkatzea bilatzen da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide Heziketaren esparruan ikaskuntzarako mugikortasunera bideratutako laguntza berriak  
  Erasmus+ markoaren barruan kokatuta, eta Lanbide Heziketako esparruan mugikortasunera zuzenduta, Gobernu Kontseiluak ikaskuntza-arrazoiengatik pertsonak mugitzeko jarduerak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua onartu du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza, erabakigarria adimen artifizialaren aroan  
  Ondorengo artikuluak dagoeneko onartu den errealitate bat adierazten du: adimen artifizialak, digitalizazioak, eguneroko bizitza presente dagoen prozesu bat da eta bizitzako eta lana egiteko eran aldaketa suposatuko duen fenomeno bat da.

Urteetan eman diren ekoizpen eta gizarte aldaketa desberdinetan zehar, ikasi dena pertsonen bizitza osoan zehar baliagarria izan dela adierazten du artikuluak, baina berrikuntzaren hazkunde esponentzialak ikasitako birpentsatzea eskatzen du eta gaitasunak eta ahalmenak berritzea ezinbestekoa bihurtzen da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  HEZIPLUS ikaskuntza jaialdia  
  Datorren larunbatean, maiatzak 20, HEZIPLUSek antolatutako Ikaskuntzaren Jaialdia ospatuko da Donostiako Konstituzio Plazan.

HEZIPLUS Gipuzkoan ikaskuntzaren inguruan ematen diren ekintza desberdinak ezagutzeko plataforma parte hartzailea da. Ekimenak honako gaiekin lotuta daude: Osasuna eta Ongizatea, Kultura, Gizartea, Teknologia edo Zientzia eta Natura.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.