http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko apirila - Buletinaren 063. zbk.
 
 
  Apirila argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Euskal LH dualaren inguruan 2020rako helburua: 7.000 ikasle eta 5.000 enpresara iristea  
  Eusko Jaurlaritzaren helburua 2020 urterako euskal LH dualeko sistema 7.000 ikaslera eta 5.000 enpresara iristea da.

Horretarako, Confebaskekin eta EAEko sei enpresekin (Mondragon taldea, DanobatGroup, Petronor, UVESCO, Tubacex eta ITP) akordio bat sinatu du Lanbide Heziketa dualari bultzada bat emateko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntzako eta ekintzailetzako prozesuen sustapena enpresen eta gazteen arteko topaketaren bitartez  
  Mondragon Unibertsitateak Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimeneko hirugarren edizioa jarri du martxan.

Ekimenaren helburua ikaskuntzako eta ekintzailetzako prozesuak sustatzea da, enpresaren eta kasu bakoitzean planteatzen den erronka teknologikoari edo merkatu erronkari aurre egingo dion pertsonaren (prestakuntza duena) arteko topaketaren bitartez.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Berrikuntza ikaskuntzan: laborategiak ikasteko eta sortzeko espazio ireki eta malguak dira  
  Datorren maiatzaren 5ean “Ikasgelatik laborategira. Hezkuntzan laborategi irekiak diseinatzeko topaketa” jardunaldia ospatuko da Tabakaleran.

Ekitaldiak hezkuntza eremuan laborategiak abian jartzearen bitartez hezkuntza eraldatzea sustatzeko lana egiten duten irakasleen sarea bultzatzea du helburu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  EHU munduko 150 unibertsitate gazte onenen artean  
  Unibertsitate gazteen rankingak (Young University Ranking) duela mende erdi baino gutxiago sortutako unibertsitate onenak biltzen ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitatea aurreneko 150en artean jarri du beste behin ere.  
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonen ezagutza balioan jarri hezkuntza ez formala eta informalaren balioztatzearen bidez  
  Hezkuntza ez formala eta informalaren balioztatzearen inguruan Europako Kontseiluak 2012an egindako gomendioen eguneratzeak, Estatu kideek baliozkotze hau egiteko beharrezkoak diren erremintak 2018a baino lehen ezartzea bilatzen du.

Baliozkotze honek pertsonen ezagutzen eta prestakuntzaren ikusgaitasuna eta balioa areagotzea ahalbidetuko du.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.