http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko martxoa - Buletinaren 062. zbk.
 
 
  Martxoan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako pertsona helduen %40,7ak ikasten du  
  Txosten honek Gipuzkoako pertsona helduek (25 eta 74 urte artean) egindako ikaskuntza-jardueraren inguruko ikerketa proiektuaren 2017 urteko inkestako lehen emaitzak aurkezten ditu. Ondorio garrantzitsuenak ondorengoak dira:  
  Gehiago irakurri  
     
  Industria 4.0rako LHko Euskal Estrategia, Europar Batzordearentzat adibide  
  Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak Lanbide Heziketaren bitartez industria aurreratua eta 4.0 industria bultzatzeko EAE jarraitzen ari den estrategia azaldu du, baita industria horietan lan egingo dutenek beharko dituzten lanbide-konpetentziak ere.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako hiru irakasle ikaskuntza aktiboko sistema bat aurkeztu dute Europako irakasleen aurrean  
  Erasmus+ Programaren baitan, Gipuzkoako hiru irakasle Florentziara joan dira ikaskuntza sisteman zenbait aldakuntza ezarriko dituen ikaskuntza aktiboko sistema bat ezagutzara emateko helburuarekin.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gazteak eta enpresak: prestakuntzaren eta ikaskuntzaren bitartez konektatu  
  “Gazteen enplegurantz bidea: zer egin dezake enpresak?” txostena Espainiako gazteen langabetasunaren egoeraren eta honen arrazoi posibleen inguruko azterketa bat da, eta egoera honi aurre egiteko enpresen paperaren garrantzia azpimarratzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ubik-ek, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, bere lehen urteurrena ospatzen du  
  Bere lehen urteurrena dela eta, Ubik-ek, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, herritar guztiei zuzenduta dauden jarduera eta ekintza desberdinak antolatu ditu martxoaren 18rako eta 19rako.  
  Gehiago irakurri  
     
  Zinetek, zinearen bitartez ikasleak enpresaren mundura gerturatzeko ekimena  
  Zinetek batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako proposamen bat da, eta duela hiru urte sortu zen Orona Fundazioaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker.

Helburua gazteak enpresaren eta berrikuntzaren mundura gerturatzea da, lan-munduan topatuko dituzten errealitateak ikus ditzaten. Guztia film hautatu batzuen bidez, zeinak balio pedagogiko gehigarri gisa, ikasleek berek aurkeztuko dituzte. Ondorengo eztabaida ere ikasleek zuzenduko dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Profesionalen mugikortasunerako mobilise proiektuaren fase pilotuari hasiera eman zaio  
  MIETE-etako profesional kualifikatuei zuzenduta dagoen MobiliseSME proiektuak, enpresa mikro, txiki eta ertainetako langileen mugaz gaindiko mugikortasun aukeren inguruko azterketa bat egitea du helburu.

Ekimen honen bideragarritasuna ebaluatzea bilatzen da Erasmus Programaren antzekoa izan daitekeen europar plan egonkor bat egin aurretik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Developing and running an establishment skills survey  
  Gaur egungo eta etorkizuneko okupazioetan beharrezkoak diren gaitasunen ezagutzarako eta aurreikuspenerako erakunde eta eragile publiko eta pribatu desberdinek egingo dituzten ikerketetarako laguntza bezala erabilgarri izatera bideratutako gida bat eskaintzen du Cedefop-ek.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.