http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko otsaila - Buletinaren 061. zbk.
 
 
  Otsailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Ikasten duten pertsonak Gipuzkoan: 2008-2016 bilakaera  
  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuak lan-ildo bat garatzen du Gipuzkoa ikasten duen lurralde izan dadin, bizitza osoko ikaskuntzak duen garrantzian pertsonak eta eragile sozialak txertatuz.  
  Gehiago irakurri  
     
  LHko 1.500 ikaslek hartu dute parte Ikasenpresako seigarren edizioan  
  Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan burutzen den Ikasenpresa programak ikasle gazteen artean ekintzailetza-kultura eta ikaskuntza piztea du helburu. Horretarako, ikasleek euren enpresa proiektua garatzen dute. Ekintzailetzarako beharrezko diren konpetentziak garatzen dituzte, eman beharreko pausoak ezagutzen, eta ekintzaile izateak zer esan nahi duen jabetzen.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gema Climent ikertzaile donostiarra, Emakume Berritzailea Sariko finalista (Europar Batzordea)  
  Gema Climent ikertzaile donostiarra Europar Batzordearen Emakume Berritzailea Sariko finalistak diren emakume berritzaileen zerrendan dago.

Sari hau eskuratzeko aukera eman dion proiektuaren helburua arazo kognitiboak eta desoreka neurologikoak ebaluatzea da errealitate birtualeko egoeren bitartez. Proiektua Gema Climent fundatzailea den Gipuzkoako Nesplora enpresaren bidez jarri du martxan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadik PISA 2015eko emaitzen inguruko azterketa egin du  
  PISA 2015eko emaitzak aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskal Hezkuntza Sistema aztertu eta hobetzeko lanean jarraituko duela adierazi du, euskal gizarteari ikasleen prestakuntzarako erreminta fidagarri eta bikaina eskaintzeko helburuarekin.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gizarte-berrikuntza: nire erakundearen eragin globala neurtzen ikasi  
  Zein da erakunde baten jardueraren eragina (enpresa industriala, ikastetxea, zentro teknologikoa…)? Lehen neurria jardueraren kuantifikazio ekonomikoa eta sortutako enplegua dira. Neurketa hau ez du eragin osoa kontuan hartzen erakundeak bere ingurunearekin maila desberdinetan elkarri eragiten diotelako.  
  Gehiago irakurri  
     
  Tabakalerak ikaskuntza eta talde lana sustatzen jarraitzen du bere jardueren eskaintzarekin  
  Tabakalerak, Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroak, Hirikilabs programaren markoan otsailerako eta martxorako antolatu dituen tailerrak ezagutzera eman ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Business and administration professionals: skills opportunities and challenges  
  2025. urtean Europan enpresen kudeaketa eta administrazioarekin zerikusia duten bederatzi milioi lanpostu egongo dira eta pertsonen gaitasunen doikuntza beharrezkoa izango da. Zehazki, Cedefopek bost esparru gako adierazten ditu: plangintza, datuen kudeaketa, arazoen ebazpena, komunikazioa eta IKTak.

Esparru hauetan pertsonen ikaskuntza eta prestakuntza sustatzen eta errazten enpresek oinarrizko papera dutela uste du, erakundeen ekoizkortasunean eta jasangarritasunean eragin zuzena izango duena.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.