http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2017ko urtarrila - Buletinaren 060. zbk.
 
 
  Urtarrilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak  
  Aurkezten den dokumentuak Gipuzkoako pertsona helduen bizitza osoan zehar ikaskuntzako jardueretan duten parte hartzearen inguruko adierazleak aurkezten ditu:

- Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) %42,1ak etengabeko ikaskuntzako jardueretan hartu du parte, gizonezkoek parte hartze altuagoa dutelarik (%44,5 eta %39,6; emakumeak eta gizonak).
 
  Gehiago irakurri  
     
  EHUk 2016 urtea ixten du defendatutako doktorego tesien zenbatekoa inoiz baino altuagoarekin  
  2016 uretan zehar 515 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, aurreko urteetako aldi berdinarekin alderatuz hazkunde nabarmena suposatuz. Zehazki, 2015en baino 106 tesi gehiago, 2014an baino 40 gehiago, 2013an baino 159 gehiago eta 2012an baino 174 tesi gehiago defendatu dira. Datu hauek euskal unibertsitate publikoaren jarduera ikertzailearen garrantzia baieztatzen dute.  
  Gehiago irakurri  
     
  Erasmus+ Programaren 30. urteurrena  
  2017. urtean zehar, Eramus+ programak, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren europar programak, bere 30. urteurrena ospatuko du. Hau ospatzeko, Europa guztian zehar konferentziak, foroak, elkarrizketak, jaialdiak, eztabaidak eta erakusketak antolatuko dira.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntza maila baxua eta teknologiaren ezagutza eza: helduen ikaskuntzarako oztopoak  
  Teknologia eta ezagutzan espezializazioa egunero hazten diren eta munduko edozein puntutatik sortzen diren mundu batean aurrera egiteko bide bakarra bizitza osoan ikasten jarraitzea da.

Eskuratutako ikasketa mailaren doikuntza eta exijitzen den ezagutza pertsonak bizitza osoan zehar ikasten jarraitzera behartzen ditu modu aktiboan eta eraginkorrean eta esperientziaren bitartez ikaskuntzaren kontzeptua zabaltzen du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hirikilabs Plazaren 7. deialdia ireki dute dagoeneko  
  Tabakalerak Hirikilabs Plazaren zazpigarren deialdia ireki du, teknologia edo/eta kultura digitalarekin zerikusia duten proiektu proposamenak martxan jartzeko eta ikaskuntza eta talde lana sustatzea helburua duena.

Pertsona guztiei irekita dagoen ekimena da; ez da aurretiko esperientziarik edo/eta prestakuntza zehatzik behar eta parte hartzea eta ikasteko, deskubritzeko eta gainerakoekin lan egiten disfrutatzeko jarrera irekia dutenei zuzenduta dago.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.