http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko abendua - Buletinaren 059. zbk.
 
 
  Abenduan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Bi gipuzkoar Lanbide Heziketaren hoberenen artean  
  Abenduaren 1a eta 3a bitartean EuroSkills 2016, Lanbide Heziketako Europar Olinpiadak ospatzen ari dira Goteborg-en (Suedia).

Euskadi ordezkatzen Spain Skills lehiaketan urrezko domina irabazi eta gero eta Sao Paolon (Brasilen) antolatu zen mundu mailako lehiaketan parte hartu eta gero, Iker Rodríguez eta Jon Lapeira gipuzkoako gazteak Goteborg-en ari dira Europako Lehiaketan Fabrikazio Mekanikoa eta Diseinu Mekanikoaren kategorietan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hausnarketarako emaitza: euskal ikasleak PISA frogan ez dute hobetzen 2012arekiko  
  PISA-2015eko Euskadiko emaitzak irakurmena (483), matematika (492) eta zientzia (483) gaitasunetan ELGAko herrialdeak bere osotasunean izan duten bataz bestekoan edo baxuagoak diren balioetan aurkitzen dira (493,492 eta 493) baita Estatuaren antzera (493, 486 eta 493), hurrenez hurren.

Denboran zehar bilakaera aztertuz, 2015ean euskal ikasleen errendimendua 2012an baina okerragoa da nahiz eta hamarkadan zehar izandako emaitzak antzekoak izan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Donostiak hiriburutzari agur esaten dio parte hartzeari eta ikaskuntzari bideratutako jardueraz betetako urte baten ondoren  
  Europako Kultura Hiriburuko urte bete eta gero, Donostiak herritarren parte hartzetik eta parte hartzerako ekimen eta jardueraz beteta egon den 2016 urteari agur esango dio.

Urtean zehar, Donostia parte hartzerako espazio batean bihurtu da eta kulturak pertsonen arteko ezagutzarako eta hurbilketarako erreminta bezala duen garrantzia azpimarratu nahi izan da. Gainera, ekimen guztien helburu nagusietako bat disfrutatzen ikastea izan da.
.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Tabakalerak hiritar fabrikazio eta teknologiaren Astea antolatu du  
  Abenduaren 12a eta 17a bitartean Tabakalerak Eginzaleak 2016 jardunaldia antolatu du. Ekimenak teknologia eta komunitate zein gizarte mugimenduak aztertzeko aukera ematen duten esperientziak partekatzeko testuingurua sortzen du.

Eginzaleak! fabrikazio digitala, diseinua, hardware garapena, kodearen erabilera berriak... bezalako teknologi anitzetan, hiritarrek egiten dituzten erabilerak lotzen dituen jarduera ezberdinak batzen ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.