http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko azaroa - Buletinaren 058. zbk.
 
 
  Azaroan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Ikaskuntza nazioartekoa bihurtu: ikasleen mugikortasunerako diru laguntzak  
  Gobernu Kontseiluak, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016-2017 ikasturtean unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua onartu du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Proiektu berritzaileak sustatzeko YUZZ programa  
  YUZZ laguntza-, prestakuntza- eta aholkularitza-programa bat da, sei hilabeteko iraupena duena; ideia berritzaileetan oinarritutako eta 18-31 urteko gazteek aurkeztutako negozio-proiektu baten garapena erraztea du xede.

Hautatuek errendimendu handiko eta talentuaren azeleratzaile diren zentroetara sarbidea izango dute (espazio fisikoa), beste ekintzaileekin egongo dira eta 200 aditu baino gehiagoz osaturiko sareko prestakuntza jasoko dute (negozio plana).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ubik Liburutegi Publikoen Kongresu Nazionalean  
  Ubik Tabakalerako Sorkuntza Liburutegia azaroaren 15ean eta 16an zehar Liburutegi Publikoen Kongresu Nazionalean aurkeztu da, bi urtez behin antolatzen dena Kultura Ministerioaren eskutik.

Kongresuaren gai nagusi gisa espazioa izan dute, espazio fisikoa zein birtuala, liburutegia den euskarri tradizional batentzat erronka bezala. Hots, funtsen gordetegi eta kudeatzailea izateaz gain, beste proiektuekin konbinatzen dena. Gainera, arreta berezia eskaini diote teknologiak gero eta presentzia handiagoa duen gizartean eskatu daitezkeen erabilera eta zerbitzu berriei.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Mugikortasuna ikaskuntzan enplegutasuna hobetzeko  
  EBko erronkarik garrantzitsuenen artean Estatu kideetan dagoen gazteen langabezia aurkitzen da. Pertsonek dituzten nazioarteko esperientziak enpresentzako duten garrantzia honi gehitzen bazaio, mugikortasuna gazteen ikaskuntzako prozesuan zehar oinarrizko elementuan bihurtzen da enplegutasuna hobetzeko.

Erasmus Ikasleen Sareak (ESN) STORY proiektua (Prestakuntza Aukerak Indartu Nazioarteko Gazteentzat) aurrera eramaten ari da. Proiektua Europar Batasunak finantzatzen du eta bere helburua atzerrian egiten diren praktiketara irisgarritasuna eta kalitatea hobetzea da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ekintzailetzarekin lotutako gaitasun praktikoak ikasteko jolastu  
  Ikerketak MOOC jokuetan oinarritutako ikaskuntzan jartzen du arreta eta baita ere hauek gizarterako eta egungo ekonomiarako duten onuran. Sistemak enpresa espiritua garatzea errazten duten jokuetan oinarritutako ikaskuntza azaltzen du, pertsona orori irekita dagoen plataforma birtual batean oinarritzen den metodologia aktiboaren bitartez.  
  Gehiago irakurri  
     
  Euskal Lanbide Heziketa sistema, Europarentzat eredua  
  Europako Batzordeak bere azken txostenean euskal Lanbide Heziketa sistema balioetsi du. Zehazki, Euskal Herriko LH-ko sarea praktika ona bezala nabarmentzen du. Horrela, Lanbide Heziketako Euskal Legearen (2015eko abendua) helburua hezkuntza eskaintza enpresen beharretara hobeto moldatzea da, bereziki enpresa industrialak dituzten beharretara.  
  Gehiago irakurri  
     
  Kualifikazioetan doikuntza falta identifikatu lan merkatura egokitu ahal izateko  
  Cedefopen ikerketa honen helburua europar arduradunek lehenetsi behar dituzten okupazio eta enpleguak identifikatzea da biztanleriaren konpetentziak hobetze aldera.

Lehenetsi beharreko enpleguak bezala definitzen dira langile faltagatik edo gehiegi egoteagatik ekonomian eragin zuzena izan dezaketenak (estaldura hutsunea) eta pertsonen hezkuntza eta prestakuntzaren aldetik landu behar direnak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Society at a Glance 2016  
  ELGAk Society at a glance txostenaren edizio berri bat argitaratu berri du. Txostenean enplegua, hezkuntza, gaitasunak, hezkuntzako gastua edo lan merkaturatzearen inguruko adierazleak aurki daitezke. Ondorengoa nabarmentzen da:  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.