http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko urria - Buletinaren 057. zbk.
 
 
  Urrian argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak nabarmenki hazi da iraila arteko metatuan  
  Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 419 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, aurreko urteetako aldi berdinarekin alderatuz hazkunde nabarmena suposatuz (2015en baino 153 tesi gehiago, 2014an baino 91 gehiago, 2013an baino 146 gehiago eta 2012an baino 178 gehiago). Datu hauek euskal unibertsitate publikoaren jarduera ikertzailearen garrantzia baieztatzen dute.  
  Gehiago irakurri  
     
  Donostiak Unibertsitate-Enpresa Foro Europarra hartu du  
  Urriaren 18an eta 19an Unibertsitatearen eta Enpresaren Topagunerako Europar Foroa ospatu da Donostian. Edizio hau euro-eskualdearen ikuspuntua azaltzen duen lehena da eta helburua Euskadi eta EuskadiAkitania Berria-Nafarroa Euroeskualdea bikaintasuneko, ikerketako, ekintzailetzaespirituko eta unibertsitate-berrikuntzako lurraldea izatea da.

Foroaren xede nagusia solasaldia eta esperientzia-trukatzea sustatzea da, unibertsitatea eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko, ezagutzaren transferentzia sustatzeko, elkarlanerako harremanak eta epe luzerako aukerak sortzen laguntzeko eta berrikuntza, ekintzailetza eta sormena bezalako gaitasunak bultzatzeko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Jolabs, jardueren garapena eta ikaskuntza familian egitea sustatzen duen ekimena  
  Ikasturte berriaren hasierarekin bat, Jolabs ekimenak berrikuntzak aurkezten ditu. Ikaskuntzarako eta sormenerako espazio bat izaten jarraituko badu ere, etapa berri honetan mintegi egituratu moduan lan egin ordez, jarduera bitarteko eperako proiektuen bitartez eramango da aurrera, formatu libreago batean, iniziatiba, sormena eta umeen eta gurasoen egiteko gogoa sustatuz.

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofiez gain, aurten Egizu Familian (DIF) formatoa aurkeztuko dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Testuinguru desberdin batean ikasi: nazioarteko mugikortasuna sustatu  
  Donostiako Sustapenak unibertsitate mailako titulazio edo Lanbide Heziketako goi mailako graduren bat duten gazteen esku 40 beka jarri ditu nazioarteko enpresa eta erakundeetan ordaindutako praktikak egiteko.

Gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute eta bakoitzaren profil akademiko eta profesionalarekin bat egingo dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Passion for Knowledge 2016, zientzia ikaskuntzarako jarduera kulturala bezala  
  Irailaren 27an hasita eta urriaren 1a bitartean Passion for Knowledge 2016 ekimena ospatu da Donostian. 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren programazioaren baitan, Donostia zientzia, ezagutza, ikaskuntza eta biztanleriaren arteko topagunerako nazioareko espazio batean bihurtu da egun hauetan. Topagunean bost Nobel Sarien eta mundu mailako zenbait adituen parte hartzea izan dute.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasi eta ekin pertsonen arteko elkarrekintzaren bitartez: STARTinnova Summit 2016  
  “Ikastetxeak, startup-ak eta enpresa handiak konektatzeko aukera bat sortu helburu komun batekin: mundu globalizatu batean ekin eta berritzaileak izan”, STARTinnova pertsona ekintzaileen, startup-en eta ibilbide sendoa duten enpresen arteko elkarrekintzarako eta trukerako espazio bat da, hezkuntza ekintzaile baten alde dauden hezkuntza munduko profesionalei irekita dagoena.  
  Gehiago irakurri  
     
  Donostia WeekINN 2016: talentua erakarri eta eutsi berrikuntzarako  
  Datorren urriaren 24tik 28ra, Donostia WeekINN 2016 ekimena ospatuko da Donostian, berrikuntzaren inguruan dagoen jarrera eta berrikuntzaren aldeko apustua ikustarazteko, egiaztatzeko, prestakuntza eta informazioa emateko eta ikasteko gune bezala.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.