http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko iraila - Buletinaren 056. zbk.
 
 
  Irailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Pertsonekin eta lurraldearekin konpromisoa hartu duten enpresak sustatzeko programa  
  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak “Pertsonekin eta lurraldearekin konpromisoa hartu duten enpresak sustatzeko programa”ren deialdia argitaratu berri du. Helburua da pertsonak oinarri dituen eta lurraldean errotuta dauden erakundeak bultzatzea, etengabeko ikaskuntza dinamikak garatzea, eta pertsonen, enpresen eta lurralde/gizartearen arteko konpromisoa osatzeko eraldaketa sustatzea.  
  Gehiago irakurri  
     
  Matrikulazioaren hazkundeak ikas-ekinezko erregimeneko LH dualean garrantzia agerian jartzen du  
  2014-2015 ikasturteari dagozkion EAEko ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualean parte hartzearen inguruko datuak agerian jartzen dute ikaskuntza sistema honek azken urteetan irabazi duen garrantzia, bereziki Gipuzkoan.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hobetuz 2016, prestakuntza ekintzak egiteko diru laguntzak  
  Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko eta enpresa hauen taldeak osatzen dituzten pertsonen konpetentziak eta gaitasunak hobetzera bideratutako 2016 ekitaldiari dagozkion laguntza ekonomikoen oinarriak eta baldintzak argitaratu berri ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Donostiak Zinemaldiko 64. edizioa ospatzen du kulturaren bitartez ikaskuntza bultzatuz  
  Gaur ostirala irailaren 16a eta datorren irailaren 24a bitartean Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 64. edizioa ospatzen da. Zinemaldia kulturara eta ikaskuntzara irekita dagoen plataforma bat da, pertsona guztiei zuzendu dauden -ikusle orokorrari zein profesionalari- espazio, atal eta jarduerekin.  
  Gehiago irakurri  
     
  Tabakaleraren lehen urteurrena, sortzeko eta ikaskuntzarako espazio bezala sendotzeko erronkaren aurrean  
  Pasa den irailaren 9an Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, bere lehen urteurrena ospatu zuen. Dagoeneko 640.000 bisita baino gehiago izan ditu, lehen hilabete hauetan antolatu diren ekimen desberdinetan parte hartu duten pertsonen aldetik. Hazten ari den eskaintza bat da, irekia eta dimentsio aldakorrekoa –ekimen “mikro”etatik planteamendu zabalagoetara-.

Antolatu diren jardueren artean ondorengoak aurkitzen ditugu: Ubik, sorkuntza liburutegia (14.000 bisita inguru hilabetean); Sortzaileen gunea (68 sortzaile igaro dira bertatik); Ikusmira Berriak; zinema (230 proiekzio baino gehiago eta 12.600 ikusle); Zabaltegi-Tabakalera; Hezkuntza arloak; Hirikilabs eta Erakusketak (60.514 bisita).
 
  Gehiago irakurri  
     
  EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak nabarmenki hazi da urteko lehen seihilekoan  
  2016. urteko lehen seihilekoan zehar 353 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, aurreko urteetako aldi berdinarekin alderatuz hazkunde nabarmena suposatu duena (2015en 183 doktorego tesi defendatu ziren, 2014an 212, 2013an 203 eta 2012an 180). Datu hauek euskal unibertsitate publikoaren jarduera ikertzailearen garrantzia baieztatzen dute.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako unibertsitateek ikasturte berriari hasiera ematen diote  
  Datozen egunetan zehar, Gipuzkoan aurkitu dizakegun lau unibertsitatean 2016/2017 ikasturteari hasiera emango dioe.

Horretarako, unibertsitateak ikasturte hasierako ekitaldi desberdinak antolatu dituzte eta pertsona eta arduradun instituzional desberdinan parte hartzea izango dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Langileen konpetentziak eta prestakuntzak hobetzeko trebakuntzarako laguntzen urteko deialdia ireki da  
  Euskal Gobernu Kontseiluak onartu berri du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek trebakuntzako ekintza estrategikoak aurrera eramateko laguntza ekonomikoen inguruko deialdia argitaratzea.

Lanbide erakundeak 4,3 milioi euro bideratuko ditu, langileen konpetentziak eta prestakuntzak hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako trebakuntza-ekintzak finantzatzeko laguntzetarako.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.