http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko uztaila - Buletinaren 055. zbk.
 
 
  Uztailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Enplegua duten petsonen %33,5ak (EAE) atzerriko hizkuntzaren batean ezagutza maila ona edo oso ona dute  
  Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestak (Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, Eusko Jaurlaritza) pertsonen kualifikazioa aztertzen du eskuratutako araututako prestakuntzari, prestakuntza osagarriko jarduerei (ikaskuntza ez arautuko eta hizkuntzen ezagutza kontuan hartzen ditu) eta lan esperientziari dagokionez.

Eskuratutako emaitzen artean, enplegua duten pertsonen %33,5ak atzerriko hizkuntzaren batean ezagutza maila ona edo oso ona duela (gehien bat ingelesa) adierazten dutela aurkitu daiteke.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Lanaren testuinguruan ikasi: atzerriko enpresetan praktikak egiteko bekak  
  Erasmus+ programaren markoan, EHU-UPVak EPEZ XI programa jarri du martxan, ikasketak bukatu berri dituzten unibertsitateko ikasleek atzerriko enpresetan praktikak egiteko diru laguntzen deialdia.

Programaren helburua ikaskuntza arautuan bereganatutako ezagutzak osatzea da eguneroko lan praktiketan beharrezkoak diren gaitasunak garatzearen bitartez. Era berean, mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasten prestatu, pertsonen enplegutasunaren gakoa  
  UPV/EHUk txosten bat argitarau berri du joerak, enplegutasuna eta unibertsitatearen inguruan. Ikerketa Lanbidek azken zazpi urteetan zehar (2009-2015) egindako 40.000 inkestetatik ondorioztatutako emaitzetan oinarritzen da.

Ikerketa hiru atalez osatuta dago: UPV/EHUn graduatutako pertsonen lan merkaturatze tasaren analisia; ikasleek egindako praktiken aurkezpen xehatua; eta, unibertsitateko ikasleen enplegutasunaren etorkizuneko perspektibak eta hau hobetzeko neurriak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Baloreak, teknologia eta musika ikasi, familiei irekita dagoen formatu parte hartzailean  
  Tabakalerak ikaskuntzaren inguruan duen jardueren eskaintza zabaldu ari da etengabe, ikasteko modu desberdinetan oinarritutako produktu eta espaziok sortuz, publiko desberdinari zuzenduta daudenak eta ikasitakoaren inguruan ongizatea bilatzen dutenak.  
  Gehiago irakurri  
     
  6.500 gaztek parte hartu dute enplegu eta prestakuntzarako WORKinn foroan  
  Maiatzaren 31tik ekainaren 3a bitartean 6.516 pertsona graduatu berri edo Lanbide Heziketako azken ikasturteak egiten ari direnak enplegu eta prestakuntzarako WORKinn foroan hartu dute parte.

Ekimen hau gazteen kolektiboari eta makina-erremintako sektoreari zuzenduta dago, pertsona eta enpresen arteko harreman zuzena sustatzeko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Goi mailako hezkuntza birpentsatu: giza kapitala, enplegutasuna eta lehiakortasuna indartu  
  2015 urtean zehar Europako Batzordeak 1500 parte hartzaile baino gehiagori irekita zegoen kontsulta bat jarri du martxan. Helburua goi mailako heziketan oinarrizko konpetentziak ezartzea da.

Hausnarkea hiru kuestioen inguruan antolatu da: 1) goi mailako heziketak egin beharreko aldaketak, 2) irakaskuntzan, ikerketan eta gizartearekin hauek duten konexioan aldaketaren lehentasunak eta 3) EBtik sustatu beharreko hobekuntza esparruak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  UD-HA Terrazan: sortzen disfrutatu  
  UD-HA! Terrazan jolastearen, musikaren, sortzearen eta ikaskuntzaren inguruan sortu den proposamena da, pertsonen parte hartzera irekia dagoena eta udako aldian espazio ireki baten erabilgarri egotean oinarrituta dagoena.

Gainera, Tabakalerako eszenatokia biztanleriaren sorkuntzari zabaltzeko forma bat ere bada, herritar orori bere Terrazan programatzeko aukera eskaintzen baitie.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Cloud computing: dagoeneko presente dagoen eta ikaskuntzarako potentzial handia duen erreminta  
  Gaur egun ikaskuntzako plataformen eskaintza gero eta zabalagoa da, ohikoenak eta unibertsitateek gehien eskaintzen dituzten plataformak MOOC-ak izanik.

Testuinguru honetan, gaur egun sistemarik ezagunena ez bada ere, cloud computing-a bizitza osoan zeharreko ikaskuntza errazteko potentzial handia duen sistema bezala aurkezten da, kalitatezko ikaskuntzarako espazioak sortzen dituelako (edukiak), pertsonen beharretara egokitua, eguneratua eta malgua delako.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.