http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko ekaina - Buletinaren 054. zbk.
 
 
  Ekainean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako eta EAEko biztanleria landunaren ikaskuntzako jardueretan parte hartze tasa Estatukoa baino altuagoa da  
  EPAk enplegua duten pertsonak inkesta egin aurreko lau asteetan ikaskuntzako jardueretan (arautuak edo ez) azaltzen duten parte hartze tasaren inguruko informazioa jasotzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hamar pertsonatik lauk bere enpresak prestakuntza eskaintzen duela adierazi du eta hamarretik hiruk, prestakuntzan hartu dute parte  
  Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkestak (Eustat) prestakuntzaren, ikaskuntzaren eta enpleguaren inguruko atal bat jasotzen du.

Bildutako datuen arabera, Gipuzkoan enplegua duten pertsonen %78ak duen lanposturako bere prestakuntza egokia dela uste du. Dena den, %5aren ustez bestelako prestakuntza behar du (dagoeneko duenaz gain).
 
  Gehiago irakurri  
     
  “Etorkizuna ikasten”: Donostiak Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua hartzen du  
  Gaur eta bihar artean Donostiako Kursaal Jauregian Lanbide Heziketako Nazioarteko IV Kongresua ospatzen ari da “Etorkizuna ikasten” lelopean.

Landuko diren gaien artean teknologia aurreratua, telekomunikazioa, ziberseguritasuna, industria 4.0, fabrikazio adimentsua, etorkizuneko hezkuntza eta enplegua eta ingurune horiek behar dituzten gaitasun berriak eta ezagutza, besteak beste.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Zientzia jarduera kulturala da: Passion for Knowledge 2016  
  Datozen irailaren 27tik urriaren 1a bitartean eta 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren programazioaren baitan, Donostiak Passion for Knowledge 2016 jaialdia hartuko du.

Donostia izango da aste betez, bost Nobel Sarien eta mundu mailako zenbait adituen parte hartzearekin, zientzia, ezagutza, ikaskuntza eta biztanleriaren arteko topagunea eta nazioareko jaialdia.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Enpresetan prestakuntza ebaluatzeko sistema baten garrantzia  
  Fondo Formación Euskadik enpresen esku jarri du prestakuntza ebaluatzeko sistema bat, ikaskuntzan egiten den denbora eta diru inbertsioak duen eragina neurtzea ahalbidetzen duena.  
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadik Unibertsitate-Enpresa Foro Europarraren parte hartu du  
  Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak azken Unibertsitate-Enpresa Foro Europarrean hartu du parte. Ekitaldia, Europako Batzordeak antolatu du Finlandiako Gobernuarekin eta Finlandiako eta Europako enpresa eta unibertsitateekin.  
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonen garapen profesionalari lotutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatu  
  Lanbide heziketa estatu mailako politika asuntua bada ere, Europar lan merkatu bakar batean Estatu kideen arteko lankidetzan oinarritzen da baita ere.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.