http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko apirila - Buletinaren 052. zbk.
 
 
  Apirilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoan, hamar biztanle heldutik lauk ikasten du  
  Dokumentu honek Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) parte hartzea bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan aztertzen du 2016an zehar.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gazteen lan merkaturatzea erraztea: Lehen Aukera  
  Lehen Aukera programak lanbide-heziketa, unibertsitate-mailako edo ziurtagiri-profesionala prestakuntza duten 30 urte baino gutxiagoko pertsonei ikasle-bizitzatik lan-bizitzarako jauzia erraztea bilatzen du. Helburua titulazioari loturiko lehen lan-esperientzia eskaintzea da kontratu mugagabe edo praktika-kontratu baten bidez.  
  Gehiago irakurri  
     
  “Finantzak” ikasi: bizitzarako oinarrizko gaitasuna  
  Azken urteetan EBZ eta Espainiako Bankua bezalako erakundeak eta kontsumitzaileen asoziazio eta erakunde desberdinek pertsonek finantza esparruan duten ezagutza hobetzeko ekintzak martxan jartzearen beharra adierazi dute.

Helburua pertsonen eguneroko bizitzan oinarrizkoak eta erabilgarriak diren aspektuetara bideratutako ikaskuntza ekintzak garatzea da. Testuinguru honetan aurkitzen da ikasleei zuzentzen den Kutxabanken “Finantzak bizitzeko” ekimena. Jokoa euskal hiriburuetako eta herrialde haundietako ikastetxe guztietara eskainiko zaie.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Familian ikasi jarduera dibertigarri moduan eta jai giroan  
  Jolabs tailerrak Tabakalera proiektuaren baitan aurkitzen dira, pertsona guztien ikaskuntzarako eta ezagutzaren hedapenarako euskarri bezala.

Teknologiaren eta kultura digitalaren mundura hurbildu nahi diren familia, haur eta gazteentzat zuzendutako jarduerak dira, laborategien aspektu pedagogikoaren lehen pauso bezala.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Kalitatea ziurtatu hezkuntzan  
  Kalitatezko hezkuntza oinarrizko elementu bat da enplegurako, gizarte kohesiorako eta esparru sozioekonomiakoaren arrakastarako oro har. Horregatik, Europar Batasunean hezkuntzan egiten den inbertsioaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea Hezkuntza eta Prestakuntzarako Europako Marko Estrategikoaren helburu bat da (ET2020).  
  Gehiago irakurri  
     
  Teknologiaren eragina bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan  
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari eta teknologiari buruz Pew Research Center-ek argitaratu duen txostenak, biztanleria helduaren ikasketa mailaren arabera ikaskuntzan desberdintasun nabarmenak daudela baieztatzen du.

Zentzu honetan, goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %87ak ikaskuntzako jardueraren bat egin du azken urtean zehar, bigarren mailako ikasketak edo gutxiago dituzten pertsonen %60aren aurrean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ekintzailetza eta enpresari buruz erakutsi, haur eta lehen hezkuntzan  
  Azken urteetan EB eta Estatu kideen politiketako helburu garrantzitsuenetako bat Europako herrialdeetan enpresa hezkuntzaren sustapena eta garapena bultzatzea izan da.

Gizartearen baldintza sozioekonomikoak (krisia, langabezia -bereziki gazteen artean-,…), lan merkatuak eskatzen dituen gaitasunen bilakaerarekin eta pertsonek enpresetan duten parte hartzearekin batera, enpresa kultura eta ekintzailetzaren kultura garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutzak eta jarrera izateran garrantzia agerian jarri dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Eguneroko “praktika onak”: aplikazioak gela barruan  
  Pasa den apirilaren 21ean, osteguna, Gasteizko Europa Jauregian Hezkuntzarako Google Aplikazioen 5. Jardunaldia antolatu zen. Xedea geletan ikaskuntza erraztea helburu duten aplikazio sorta bat aurkeztea izan da.

450 irakasle baino gehiagok hartu zuten parte eta jardunaldian aurkezten zen aplikazioetako bat bere eguneroko jardueran erabiltzen duten zortzi euskal ikastetxeetako esperientziak aurkeztu ziren.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.