http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko martxoa - Buletinaren 051. zbk.
 
 
  Martxoan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoan emakumeak gizonezkoak baino gehiago hartzen dute parte bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan  
  2015en, Gipuzkoako emakume helduen (25-64 urte) %16,5ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan etengabe (kontsulta egin aurreko lau asteak) hartzen du parte. Ehuneko hau gizonezkoen artean ematen dena baino zertxobaiot altuagoa da (%11,5).  
  Gehiago irakurri  
     
  2016ko beharrak enpleguan eta prestakuntzan euskal enpresetan  
  Confebaskek kontsulta bat egin du Adegi, Cebek eta Searen laguntzarekin bazkide diren ia 1.000 enpresen artean. Helburua euskal enpresek 2016 urtean zehar izango dituzten enplegu eta kualifikazio beharrak identifikatzea eta neurtzea da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Demola: ikasleen eta enpresen arteko ikaskuntza kolaboratiborako plataforma  
  Martxotik aurrera, Fondo Formación Euskadi Demola plataformako sustatzailean bihurtuko da Euskal Herrian.

Demolak elkarlanerako modu berriak eskaintzen ditu unibertsitateko ikaslez eta erakundeez osatutako sare batean. Helburua prototipo batean bukatuko den proiektuen garapena aurrera eramatea da, zenbait kasutan enpresek garatuko dutena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ubik, tabakalerako sorkuntza liburutegia berria  
  Martxoaren 18an hiritar guztiei irekia dagoen eta arte garaikidean espazializatua den Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegia berria zabaldu da.

Sorkuntza liburutegia izanik, Ubik proiektua elkar gurutzatzen diren hiru ardatzetan garatzen da: ikaskuntza, sormena eta herritarren gozamena. Proiektuaren helburua pertsonen arteko ezagutza partekatua, elkarlana eta elkarrekin sortzeak bultzatzea da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua: “Etorkizuna ikasten”  
  Datorren ekainaren 15 eta 16an Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egingo da Donostiako Kursaal Jauregian “Etrokizuna ikasten” lelopean.

Bederatzi itzaldik antolatuko dira eta Europako Batzordeko, hainbat herrialdetako eta zenbait Autonomia Erkidegotako arduradun eta espezialistak hartuko dute parte. Landuko diren gaien artean teknologia aurreratua, fabrikazio adimentsua, etorkizuneko enplegua edo gaitasun berriekin zerikusia duten gaiak, eta ingurune horiek behar duten ezagutza ere nabarmentzen dira.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonek ikasten dutena baliosteko europak egiten dituen gomendioak  
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza oinarrizko gakoa da grapen pertsonalerako. Baina, oso garrantzitsua da ikaskuntza hori balioestea eta eskuratutako lorpenak eta hauek gizarterako duten erabilera eta ekarpenak aintzatesteko sistema bat izatea.

Baina, ikaskuntzako ohiko sistema arautuak eta formalak oraindik garrantzia handia dute, askotan gutxiesten diren ikaskuntza ez formala eta informalaren balioa alde batera utziz.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Europarako lehentasuna: konpetentziak lanpostuetara doitzea  
  Cedefopek “konpententziak lanpostuetera doitzea” atala aurkeztu berri du bere webgunean. Atal berri honek Europako lan merkatuko gaitasunen eta desdoikuntzen inguruko adierazle sorta bat eskaintzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.