http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko otsaila - Buletinaren 050. zbk.
 
 
  Otsailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako biztanleriak ikaskuntzarako dituen motibazioak eta oztopoak  
  Dokumentu honek, alde batetik, Gipuzkoako biztanleria helduak ikaskuntza-jardueretan parte hartzeko dituen motibazioak aztertzen ditu eta, bestetik, ikasten ez dutenek halakorik ez egiteko eman dituzten argudioak.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasi eta ekin: prestakuntza duten eta langabezian dauden 15 pertsona bilatzen dira  
  Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimeneko bigarren edizioa jarri da martxan. Proiektua Mondrageneko Business Acceleration Center-ek sustatzen du.

Helburua ikaskuntzako eta ekintzailetzako prozesuak sustatzea da, enpresaren (ideia bat duena) eta prestakuntza duen pertsonaren (ideia aurrera eramango duena) arteko topaketaren bitartez.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hirikilabs: teknologiaren eta kultura digitalaren esparruko zure proiektua garatu  
  Tabakaleran antolatutako jardueren baitan, otsailean Hirikilabs ekimeneko 5. deialdian proiektuak aurkezteko epea bukatzen da.

Ekimen honen helburu nagusia teknologiaren eta kultura digitalaren esparruan formatu libreko proiektuak aurrera eramateko espazio libre bat eskaintzea da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ate irekiko jardunaldiak Gipuzkoako unibertsitateetan  
  2016/2017 ikasturte berriko matrikulazioak direla eta, Gipuzkoan aurkitzen diren lau unibertsitateak euren ikasketa eskaintza aurkezteko prozesuan guztiz murgilduta daude.

Horretarako, datozen asteetan zehar ospatuko diren ate irekiko jardunaldi desberdinak antolatu dituzte, unibertsitatetako eskaintzaren inguruan unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitzeko helburuarekin.
 
  Gehiago irakurri  
     
  AKADEME: UPV/EHUko emakume akademikoen lidergotza  
  UPV/EHUn katedradunak diren gizonezkoen eta emakumezkoen proportzioa 3tik 1 da, gutxiegia bezala balioesten dena eta dirudienez mantendu egingo dena doktoreen eta doktoradutza egiten ari direnen artean gizonezkoak gehiago direlako.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasbideak esperientziatik: zer egiten du pertsonek bizitza luzea eta zoriontsua izatea  
  Atxikitzen den bideoa pertsonen zoriontasunaren kausak aurkitzean oinarritzen den ikerketa bateko emaitzak aurkezteko egin den konferentzia batekoa da (TED). Aipatutako ikerketa 30eko hamarkadan hasi zen 724 gizonezkoen parte hartzearekin. Gizonezko hauek bi kolektiboetan banatzen dira: Harvardeko ikasleak eta Bostoneko hiri-inguruetako umeak (gizarte-egoera ahuleko familiak).  
  Gehiago irakurri  
     
  Europako pertsona helduen %40ak bere lan jarduerarekin zerikusia duten ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte  
  CEDEFOPek lan esparruan europako pertsona helduek aurrera eramandako ikaskuntzaren inguruko ikerketa bat aurkeztu du.

Ikerketa 25 eta 64 urte bitarteko pertsonek inkesta egin aurreko hamabi hilabeteetan euren lan esparruarekin zerikusi zuten aurrera eramandako ikaskuntzako jarduerak aztertzen ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.