http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2016ko urtarrila - Buletinaren 049. zbk.
 
 
  Urtarrilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak behera egin du 2015en  
  2015 urtean zehar 409 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, 2014 urte amaierako datuekin alderatuta %13,9ko beherakada suposatu duena (66 doktorego tesi gutxiago).

Antzeman den beherakada hau tendentzia aldaketa bat suposatu du, azken urteetan etengabe hazi baita defendatutako tesien zenbatekoa. Zehazki, 306, 341, 356 eta 475 tesi defendatu dira 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan, hurrenez hurren.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Zahar eta gazte, ekintzaileak diren ikasleen mesederako erretiratutako langileen esperientzia aprobetxatu  
  Dagoeneko erretitatu diren irakasleek urteetan hartu duten esperientzia eta ezagutza guztia ikastetxeetan oraindik beharrezkoak direla eta emateko asko daukatela jakinda, euskal Lanbide Heziketako erretiratutako zortzi irakaslek Zahar eta Gazte elkartea sortu berri dute.

Helburu nagusia Lanbide Heziketako ikastetxeekin, bertako irakasleekin elkarlanean jarraitzea dute helburu, bai eta euren enpresa sortzeko pausoak ematen ari diren ikasle ekintzaileei laguntzea ere.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Donostiako Kultura Hiriburutzari hasiera emango zaio: ikasteko aukera ezin hobea  
  Donostia Europako Kultura Hiriburua izango da 2016an Wroclaw hiriarekin batera, herritarren parte hartzetik eta parte hartzerako ekimen aukera zabala, anitza eta egunerokoa eskainiz.

Proiektua parte hartzerako espazio bat bezala planteatzen da eta kulturak pertsonen arteko ezagutzarako eta hurbilketarako erreminta bezala duen garrantzia azpimarratzen da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hobetuz 2016, lan esparruan ikasteko laguntzak  
  Lanbidek Euskal enpresek lan esparruan programaturiko eta enpresa hauen taldeak osatzen dituzten pertsonen konpetentziak eta gaitasunak hobetzera bideratutako prestakuntza eta ikaskuntza ekintzak egiteko 2016 urteari dagozkion Hobetuz laguntza ekonomikoen oinarriak eta baldintzak argitaratu ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntzan gastua EB-28n 2014-2015: fitxa herrialdeka  
  Europar Batasunak hezkuntza gastuaren inguruko datuak aurkeztu ditu (2014-2015) Estatu Kide bakoitzeko aurrekontuetatik eskainitako informazio bilketa oinarritzat hartuta.

Hezkuntzan egindako gastu publikoari dagozkio datuak (ISCED 2011), nahiz eta pertsonen prestakuntza eta ikaskuntzara bideratutako (etengabeko prestakuntza) beste partida batzuk daudela onartu, oraingoan ez dira barneratu aurrekontuetako beste ataletan aurkitzen direlako (sustapen ekonomikoa, enplegua, berrikuntza).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Nola doitu pertsonen gaitasunak eta kualifikazioak eta enpleguak EBn  
  Cedefopek argitaratutako txosten honek krisi ekonomikoak EBko pertsona landunen artean antzematen den gaitasunen desdoikuntzan izan duen eragina aztertzen du. Galdera honi eta biztanleria landunaren konpetentzia eta gaitasunen inguruko beste batzuei erantzuteko, pertsona landunen artean inkesta bat egin da.

Emaitzek atzeraldi ekonomikoak EBko giza baliabideen epe luzerako potentziala mehatxatzen duela adierazten dute. Izan ere, berez duten kualifikazioa baino baxuagoa eskatzen duen lanpostu batean lana egiten duen biztanleriaren ehunekoa hazi egin da azken urteetan.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.