http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015eko abendua - Buletinaren 048. zbk.
 
 
  Abenduan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak  
  Pertsona helduek euren bizitza osoan zehar ikaskuntzako jardueretan parte hartzeak oinarrizko aspektu bat da Gipuzkoa lurralde berritzaile eta lehiakor, sozialki barneratzailea eta jasangarria den lurralde batean bihurtzeko.

2015an Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) %39ak etengabeko ikaskuntzako jardueretan hartu du parte eta genero arrailarik ez da ematen (%39,8 eta %38,3; emakumeak eta gizonak).
 
  Gehiago irakurri  
     
  2014an Gipuzkoako enpresetan prestakuntzan parte hartu duten 55.919 pertsonek Tripartita Fundazioaren laguntza jaso dute  
  Prestakuntzarako eta Enplegurako Tripartita Fundazioa, lan esparruan pertsonen ikaskuntza sustatzen duten erreminten erakunde kudeatzailea da. Bertan, Admisnitrazio Publikoa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartez (SEPE) eta enpresa elkarteak eta sindikatuak hartzen dute parte.

2014ko urtekariak adierazten duenaren arabera, EAEk Estatu osoan egiten diren lan esparruko prestakuntza eta ikaskuntza jardueren enpresen %4,7a eta pertsonen %5,3a suposatzen du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoa 2029: biztanleria aktiboaren galera eta bataz besteko hezkuntza mailaren hazkundea  
  ADEGIk Gipuzkoako 2029. urterako aurreikuspen sozioekonomiko eta laboralak aztertzen ditu. Hausnarketaren ardatza Gipuzkoako gizartean aldaketa demografikoak izan duen eragina eta, 5. kapituluan, biztanleria aktiboan izan duen eragina aztertzen da (15 eta 64 urte bitartean), eskuratutako ikasketa mailari eta duten lanpostuari dagokionez. Eskuratutako datuak adierazten dute:  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaslanen LH-ko II. Biltzarra: Etorkizunarekin bat  
  Ikaslan, Euskadiko Lanbide Hezkuntza Publikoko Ikastegien Elkarteak, bere urteko biltzarra egingo du Bilbon bihar, abenduaren 10ean, "Etorkizunarekin bat" lelo pean.

Jardunaldiak hitzaldi saioak edukiko ditu gizarte osoari irekiak. Bertan, lau txostengilek ikaskuntzak, kualifikazioak eta enpleguak, enpresak eta berrikuntzak eta teknologiak osatzen duten sare profesialaren garapenak osatzen duten dimentsio anitzeko errealitatean ematen diren aldaketak azalduko dituzte. Era berean, ikusputu pertsonal batetik, aurre egin beharko ditugun erronkak erakutsiko dizkugute, eta hauei nola ari zaizkien aurre egiten azalduko dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Azken 25 urteetan euskal gizarteak ikastearen garrantzia sendotu du  
  Bizi baldintzen inkestat (Eustat) informazio desberdina jasotzeko operazio oso zabala da eta beste aspekturen artean ondorengo gaien inguruko atalak barneratzen ditu: ikasketa maila, ikaslea den biztanleria eta ikaslea ez den biztanleriak egiten dituen ikasketa gehigarrien ingurukoa.  
  Gehiago irakurri  
     
  Berrikuntza digitala eta parte hartzea: ikasten ikasi Andoainen  
  Telefonica Fundazioak urtero antolatzen du Berrikuntza Digitalerako Eskolak Saria. Deialdi honen helburua ikaskuntza prozesuen hobekuntza da eta, aldi berean, hezkuntza testuingurua gizarte gero eta digitalizatuago baterantz eraldaketa indartzea. Deialdiak hiru kategoria desberdin ditu: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak, Bigarren hezkuntzako Institutuak, bi kasuetan publikoak, eta itundutako ikastetxeak eta ikastetxe pribatuak. Aipatu, 2015an 154 ikastetxek hartu dutela parte Estatu osoan.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.