http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015eko azaroa - Buletinaren 047. zbk.
 
 
  Azaroan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Langabezia egoeran dauden Gipuzkoako pertsonen ia erdiak ikasten dute  
  Gipuzkoan, langabezia egoeran dauden bi pertsonatik ia batek bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte. Parte hartze hau adinarekin gutxitzen joaten da eta eskuratutako ikasketa mailarekin hazi egiten da.

Txosten honen emaitzak adierazten dutenaren arabera, ikaskuntzako jardueretan parte hartzea langabezia dauden gizonezkoen artean zertxobait altuagoa da (%55,1) emakumezkoen artean baino (%37,7). Era berean, parte hartze tasarik altuena talderik gazteenean ematen da, 25 eta 34 urte bitartekoena (%63,9).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako eskola uzte goiztiarraren tasa 2020 Estrategiaren europar helburua hobetzen du jada (%10)  
  Eskola uzte goiztiarraren tasa gehienez eskuratutako ikasketa maila bigarren hezkuntzako lehen etapa izan denean eta ondorengo urteetan inongo ikasketa edo prestakuntzatan ari ez den 18 eta 24 urte bitarteko biztanleen ehunekoa da.

2014an EB-28ko eskola uzte goiztiarraren tasa %11,2an zenbatzen da, azken urteetan hobetu den tasa izanik, eta ondorioz, 2020 Estrategiak gai honen inguruan ezartzen duen helburua (%10) lortzea posible izan daiteke.
 
  Gehiago irakurri  
     
  EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak behera egin du (urtarrila-iraila, 2015)  
 

2015eko urtarrila eta iraila bitartean 262 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, 2014 urtearekin alderatuta %20,1eko beherakada suposatu duena (66 doktorego tesi gutxiago).

 Beherakada hau etengabe antzeman da urtean zehar, eta aurten defendatutako 262 tesiak 2013an eta 2014an defendatu direnak baino gutxiago dira (273 eta 328 tesi hurrenez hurren).

 
  Gehiago irakurri  
     
  Hobetuz 2015, prestakuntza ekintzak egiteko diru laguntzak  
  Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Euskal AEko enpresek programaturiko eta enpresa hauen taldeak osatzen dituzten pertsonen konpetentziak eta gaitasunak hobetzera bideratutako prestakuntza ekintzak egiteko 2015 urteari dagozkion laguntza ekonomikoen oinarriak eta baldintzak argitaratu berri ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide Heziketako irakasleek gaitasunak eskuratzeko material pedagogikoa eskaintzen duen plataforma berria  
  Dual Teaching System (DTS) proiektuaren helburua LH Dualeko prestakuntza erakusten duten irakasleek behar dituzten gaitasun pedagogiko gakoak garatzea da, prestakuntza mota hau emateko enpresek zein irakasleek bereganatu behar dituzten aldaketetara moldatuz.

DTSak Lanbide Heziketako irakasleek Prestakuntza Dualeko Sistemek eskatzen dituzten gaitasun pedagogikoak eskuratzeko material eta metodologia pedagogikoak garatu ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Droppin: Europar Batasunean zehar eta gazteei zuzendutako networking-aren sustapena  
  Droppin Europar proiektu bat da web plataforma batean oinarrituta. Enplegua bilatzen duten edo daukatena hobetu nahi duten gazteen artean eta enplegua eskaini dezaketen enpresen artean topaketarako espazio bat izatearen beharra dela eta sortzen den plataforma da.

Helburua pertsona gazteen enplegutasun globala hobetuko duen eta talentu hori martxan dauden edo martxan egon daitezkeen enpresa proiektuetan barneratzea ahalbidetuko duen topaketarako espazioa eskaintzea da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Education and Training Monitor 2015  
  Europar Batzordeak argitaratzen duen “Education and Training Monitor” txostenak hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntzari dagokionez Estatu kideek emandako aurrerapausoak azaltzen ditu.

Ikerketak datuen eguneraketa, esparru honetan aurrera eramandako politikak eta Estatu kide bakoitzarentzat gomendio espezifiko batzuk biltzen ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.