http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015eko urria - Buletinaren 046. zbk.
 
 
  Urrian argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako 10 urte eta gehiagoko pertsonen % 23,6ak erdi-goi mailako edo goi mailako ikasketak ditu  
  Hezkuntzari buruzko Udal Estatistikak (Eustat) 10 urte eta gehiagoko Gipuzkoako pertsonek eskuratutako ikasketa maila jasotzen du.

Gipuzkoako eskualde guztietan eskuratutako ikasketa maila hobetu egin da: maila orokorrei eta kualifikazio gabekoei lotutako biztanleriaren ehunekoa gutxitzen den heinean (lehen eta bigarren mailakoak arte) eta ikasketa profesionalen eta goi mailakoen ehunekoa hazten den heinean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  420.000 euro bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako  
 

Gobernu Kontseiluak (Eusko Jaurlaritza) bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko diru-laguntza berrien (420.000 euro) deialdia ireki du, ondorengo ikaskuntza hiru motak sustatzeko:

 
  Gehiago irakurri  
     
  Urrats bat, LHko Gipuzkoako ikasleen ekintzailetza sustatzeko programa berria  
  Lanbide Heziketako sailburuordeak eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak Urratsbat lankidetza hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek sortutako enpresen finantziazioan laguntzeko.

Urratsbat programak ikaskuntzaren sustapena du helburu eta ekintzailetza bultzatzen du ikaskuntzaren prozesuak osatzeko modu bezala. Horrela, ikastetxeak enpresa inkubagailuetan bihurtzen ditu (merkaturatze fasea) eta ekintzailearen bulegoa jartzen duten ikasleen eskura.
 
  Gehiago irakurri  
     
  EHUko ikerketa jarduera: nazioartekoa eta hazten ari dena  
  Ikerketa-jarduera oinarrizko ardatza da ezagutzaren eta ikaskuntzaren gizarte bat garatu ahal izateko. Horrela, 2011-2014ko Ikerketa Planaren (UPV-EHU) emaitzen arabera, ikerketa ekoizpenaren etengabeko hobekuntza antzematen da. Azken datuen arabera, 479 tesi aurkeztu dira eta hauetatik 175 atzerriko unibertsitate edo erakunde batekin aurrera eramen dira -doktoregaiak nazioartean epe bat igaro dute kasu hauetan- eta 43 tesi euskaraz eginak izan dira.  
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko gazteen erdiak baino gehiagok parte-hartze ertaina edo altua adierazten du  
  Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu beri duen “Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin” ikerketaren arabera, kontsultatutako pertsona gazteen %12,5ak parte-hartze sozial altua du eta %43,3ak ertaina.

Pertsonen ikaskuntzan txertatzen den ardatz bat da parte hartze sozial hau; izan ere, jakintzari eta pertsonek gizartean duten partaidetzari buruzko informazioa ematen duten esperientziak dira. Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen parte-hartze moduak eta bizitza sozialean beren inplikazioa ezagutzea izan da helburua.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Learning Cities: erreferentziazko ekimena Gipuzkoarentzat, ikasten duen Lurraldea  
  Pasa den 2015eko irailaren 28a eta 30a bitartean ikasten duten hirien nazioarteko bigarren kongresua egin da Mexiko D.F.-n. Learning Cities Unescok martxan jarri duen ekimena da eta bere helburu nagusia pertsonen ikaskuntza hirien garapen jasangarria eta lehiakorra oinarritzen den ardatzean bihurtzea da.

Proiektu praktiko bat bezala sortzen da, pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako espazioak garatzera bideratuta dauden ekimenak eta politikak eragileen esku jartzen dituena eta politika horiek pertsonek egiten duten bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren, garapen jasangarriaren eta lehiakortasunaren inguruan ezartzen dituzten helburuen bilakaera neurtuko dituzten adierazleak finkatzen dituena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  CVET in Europe: the way ahead  
 

Cedefop-ek argitaratutako txostenak hezkuntzak eta etengabeko ikaskuntzak, Europar Batasuneko helburuak diren giza inklusioa, enplegua, berrikuntza, ekoizkortasuna, lehiakortasuna eta hazkundea bezalako aspektuak lortzera nola lagunduko duten aztertzen du.

 
  Gehiago irakurri  
     
  eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala  
  eLiburutegia Internet bidez, streaming, ordenagailuak edo gailu mugikorrak erabiliz eduki digitalak irakurtzeko plataforma bat da.

Ekimen honen helburua adin guztietako pertsonen artean irakurmena sustatzea da, euskarri berritzaileenetara gerturatzea bultzatzen den bitartean, eta logikoki, pertsonen ikaskuntzaren eta aisiaren ardatz bezala.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.