http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015ko iraila - Buletinaren 045. zbk.
 
 
  Irailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako pertsona landunen ia erdiak ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntzarekin egindako azken inkestako emaitzen arabera, ordaindutako enplegua duten Gipuzkoako biztanleria erdiak baino zertxobait gutxiagok ikaskuntza-jardueretan parte hartu du azken urtean.  
  Gehiago irakurri  
     
  2.065 ikasle berri matrikulatu dira EHUko, Gipuzkoako kanpusean 2015-2016 ikasturtean  
  Argitaratu berri diren 2015-2016 ikasturte berriari dagozkion EHUko matrikulazio datuen arabera, EHUko Gipuzkoako kanpuseko ikasle berrien zenbatekoa 2.065 pertsonakoa da, EHUko ikasle berri guztien ia laurden bat suposatzen duena (Bizkaian % 55,3 eta Araban % 20,3).  
  Gehiago irakurri  
     
  EHU mundu mailako 500 unibertsitate onenen artean  
  Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bere postua sendotu du Shanghaiko rankingean eta mundu osoko goi mailako hezkuntzako 500 erakunde onenen artean mantentzen da.

Sailkapena Jiao Tong Unibertsitateak (Shanghai) osatzen du urtero, nazioarteko prestigio handia dauka eta unibertsitateen ikerketen eragina neurtzen du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Abiatu da Tabakalera, ikasteko espazioa, Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketarekin  
  Irailaren 9an Tabakalera inauguratu zen, sormenerako, ikaskuntzarako, kulturarako eta ezagutzarako gunea. Ekintza Lehendakariaren eta Gipuzkoako ordezkari instituzionalen presentzia izan zuen eta Donostia Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, Zineuskadi eta Kutxa Fundazioa proiektuak eta baita ekimen pribatu desberdinak barneratzen dituen ekosistema kultural ireki bat bezala aurkeztu zen.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasturteari berriari hasiera eman diote Gipuzkoako unibertsitateek  
  Gipuzkoako lau unibertsitateek zeremonia desberdinak antolatu dituzte ikasturte berriari hasiera emateko eta ondorengo aspektuak azpimarratu dira ekitaldietan:  
  Gehiago irakurri  
     
  EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak behera egin du 2015eko lehen seihilekoan  
  Urteko lehen sei hilabeteetan zehar 183 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, 2014 urteko aldi berdinarekin alderatuz % 13,7ko beherakada suposatu duena (29 doktorego tesi gehiago).

Urte erdiko bitarteko analisia bada ere, lehen urte arteko aldakuntza negatiboa suposatu du azken hiru urteetan (146, 180, 203 eta 212 doktorego tesi defendatuta 2011, 2012, 2013 eta 2014, hurrenez hurren).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako biztanleria helduaren partaidetza ikaskuntzan Europakoa biztanleriarena gainditzen du  
  Gipuzkoako biztanleria helduearen (25-74 urte) partaidetza etengabeko ikaskuntzako (azken 4 asteak) jardueretan % 13an kokatzen da, Europako helburura iristen ez bada ere, Europako Batasuneko bataz besteko tasa gainditzen duena.

Gipuzkoako biztanleria landunaren partaidetzari dagokionez, % 46ak hartu du parte prestakuntzako jardueraren batean, pertsona hauen % 40ak ordaindutako lanorduetan egin dituztelarik jarduera hauek.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntza eta prestakuntza gaietan Europar lehentasun berriak  
  Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak argitaratu duten txostenak hezkuntza eta prestakuntzaren estrategiaren (ET 2020) parte bezala hezkuntza eta prestakuntzaren europar lehentasun berriak ezartzen ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.