http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015ko uztaila - Buletinaren 044. zbk.
 
 
  Uztailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Langabezi tasarik baxuena goi mailako ikasketak dituztenek izaten jarraitzen dute  
  16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 51,2an kokatzen da (Biztanleria Jardueraren Arabera, BJA, sailkatzeko inkesta, 2015eko lehenengo hiruhilekoa).

Emaitza hauek pertsonek eskuratutako ikasketa mailaren arabera nabarmenki aldatzen dira, tasa altuena % 75,3 delarik goi mailako ikasketak dituztenen artean, eta baxuena % 10,9 lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko deialdia  
  Fondo Formación Euskadik arlo edo esparru jakin batean kualifikazioa jaso edo hobetzeko modu bezala enpresatan praktikak egiteko aukera eskaintzen du urtero, betiere, lanpostu bat eskuratzeko ikuspegitik.

Parte hartzen duten pertsonek "Lanekoak ez diren Praktika Profesionalen Modulua" egitera behartuta daude, eskaintzen den Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu ahal izateko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Bateratasuna langabezi tasan Gipuzkoako eskualdeetan  
  2013 urteari dagokion Lan Merkatuaren Zentsuaren argitalpenak Gipuzkoako lau eskualde handien langabezi tasa eta jarduera tasaren emaitzak aztertzea ahalbidetzen du.

Eskuratutako emaitzen arabera, 2013. urteko langabezi tasa % 11,3 eta % 14 bitartean kokatzen da, Tolosa-Goierri eta Deba Behereari dagozkionak, eta Donostialdearenaren antzekoa dena (% 14). Era berean, 2011 eta 2013 urte bitartean eskualde guztiek erregistratu dute hazkundea tasa honetan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  “Global Training” 2015ko deialdia dagoeneko martxan  
  Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak “Global Training” beka programako eskaerak jasotzen ari da dagoeneko. Beka hauek tituluren bat duten gazteei (unibertsitate mailakoa edo goi mailako lanbide heziketako ikasi dutenak) zuzenduta dago eta atzerrian enpresa batean 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena duten praktikak eskaintzen du.

Helburua nazioarteko mugikortasuna sustatzea da EAEko gazteen artean eta beste herrialde bateko enpresetan beraien profil akademikoarekin bat egiten duten jarduera eta proiektuak garatzen duten bitartean lan mundua ezagutzeko aukera eskaintzen du. Lehenik prestakuntza plan bat egitea beharrezkoa delarik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Donostia GazteEkin: gaitasunak eta ahalmenak nola azaldu  
  Donostiako Sustapenak uztailaren 16rako gazteei zuzendutako jardunaldia antolatu du. Bertan, enpresek kontratatzerakoan zer bilatzen dutenari buruzko gakoak eta ohiko curriculumean nola islatu azalduko dute aditu desberdinek.

Hiru espazio sortuko dira: lehenik, Mugi zaitez! gunea proiektu estrategikoetan eta nazioarte-mailakoetan esperientzia hartzera bideratuta egongo da. Bigarren, Gara zaitez! gunean Talentu Berritzailea programa (Donostiako Sustapena) aurkeztuko da. Eta, azkenik, Ekin! gunean hirian sortzen ari diren ekiteko aukera desberdinei buruzko ikuspegi orokorra emango duena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Espainiako helduen hezkuntza eta prestakuntza hobetzeko gakoak krisi ostean  
  Espainiako pertsona helduak (25-64 urte) ikaskuntzan duten parte hartzearen inguruko “Espainiako helduen hezkuntza eta prestakuntza hobetzeko gakoak krisi ostean” txostenak, parte hartze hori eskuratutako prestakuntza mailarekin (arautua) hazi egiten dela ondorioztatzen du, eta hain zuzen ere gaitasun gutxien dituzten pertsonak (prestakuntza arautuan zein gaitasunak ziurtatzeko sistemetan) direla bizitza osoan zehar neurri gutxiagoan ikasten jarraitzen direnak direla, eta ondorioz, beraien enplegutasun aukerak ez dituzte hobetzen.  
  Gehiago irakurri  
     
  IKTekin zerikusia duen ikaskuntzan eta ekintzailetzan genero arraila  
  Enpresa desberdinek -sektorearekin zerikusia dutenak- espezializatutako kualifikazioa duten emakumezkoak nabarmenki gutxiago direla eta IKTen esparruan ekintzaileak diren emakumezkoen presentzia baxuagoa dela antzeman dute.

Errealitate hau nazioarteko beka (Google Anita Borg Memorial Scholarship), konferentzia (Grace Hopper Celebration) eta ekimen (Women Tech Makers) desberdinen sorrera ekarri du emakumeak esparru honetara erakartzeko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Strengthening teaching in Europe  
  Eurydice eta CRELL hezkuntza munduan berrikuntza eta praktika onak sustatzeko Europako bi sare dira. Elkarrekin argitaratu duten azken txostenak (2015) ikerketan parte hartu duten 17 herrialdeetako hezitzaileen, bereziki lehen hezkuntzakoak, prestakuntza prozesuen hobekuntzen konparaketa egin du eta ikerketan adituek ondorioztatutako aspektu nagusiak biltzen ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.