http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015ko ekaina - Buletinaren 043. zbk.
 
 
  Ekainean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, Sustatzeko Programaren deialdia  
  Ekainaren 16an, “Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa Sustatzeko Programaren” deialdi berria, 2015 urteari dagokiona, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren helburua da bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eredu berezia ardatz nagusi izatea lurralde estrategia adimendunaren garapenean. Horretarako, lau jarduketa eremu garatuko ditu: I+G+b, laguntzeko tresnen eta dinamiken garapena, esperimentazioa, eta, gizarte balorizazioa.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoan pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntza. Aurkezpena eta emaitzak 2008-2014  
  Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko pertsonen ikaskuntzaren sustapena Gipuzkoako Foru Aldundiaren ildo estrategiko garrantzitsua da garapen sozio-ekonomikoaren modelo bat garatzeko bere konpromisoan, Gipuzkoako gizartearen aurrerabidea, oparotasun ekonomikoa, gizartearen ongizatea eta errealizazio pertsonala lortzeko, hau da, Sozialki Arduratsua den Lurraldea izateko, pertsonen ikaskuntza oinarrizkoa dela uste duena.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoan, 25 eta 34 urte bitarteko biztanleriaren erdiak ikasten dute  
  Gipuzkoako 25 eta 34 urte bitarteko biztanleriaren % 58a ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken urtean zehar. Ehuneko honek 25 eta 74 urte bitarteko biztanleria helduak adierazi duen bataz bestekoa ia 20 puntu portzentajeetan gainditzen du.

Aztertzen denaren arabera, ikasteko motibazio nagusia profesionala da (% 70a) arrazoi pertsonalen gainetik (% 30a). Eta izaera profesionaleko arrazoi nagusien artean, hauek nabarmendu beharko ditugu: lanean hobetzeko nahia edo aurreikuspen profesionalak hobetzeko gogoa, ziurtagiri bat lortzeko interesaren edo enplegu bat lortzeko aukerak handitzearen aurretik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako Pertsona Helduen Hezkuntzak ikasleen % 8a galdu du azken urtean zehar  
  Gipuzkoako lurraldean HHren programan (Pertsona Helduen Hezkuntza) parte hartu duten pertsonen zenbatekoa 8.304 izan da 2014/2015 ikasturtean. Datu honek % 8ko beherakada bat suposatu du, etengabe hazi den aldi baten ostean, bereziki krisi hasi zenetik.

Parte hartzean antzeman den beherakadekin batera, talde zenbatekoan % 18ko atzerakada bat sumatu da. Ondorioz, talde bakoitzeko pertsonen zenbatekoa 21,1 izatetik 23,7 izatera pasa da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  2015-2018 aldirako Unibertsitate Plana  
  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak aurkeztu berri duen unibertsitate plan berriak, unibertsitate-sistema osatzen duten hiru unibertsitateek hurrengo lau urteetan zer orientabide estrategiko jarraituko dituzten eta zer finantzaketa publiko jasoko duten azaltzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitateari arreta berezia eskainiz.  
  Gehiago irakurri  
     
  18 eta 34 urte bitarteko pertsonen % 6,7a atzerrira joan da ikastera  
  Ikasleen Nazioarteko Mugikortasunaren inguruko Inkestaren azken datuen arabera, 2014. urteari dagozkionak, Estatuko 18 eta 34 urte bitarteko pertsonen % 6,7a atzerrira joan da ikasten ari zen momentuan (bigarren hezkuntza eta goi mailako hezkuntzari dagozkionak).

Mugikortasuna emakumezkoen artean nabarmenagoa da, horrela, atzerrira ikastera joan diren 578 mila pertsonetatik, % 59,7a emakumezkoak dira eta % 40,3a gizonezkoak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  HEZI+ ikaskuntza jaialdia  
  Ekainak 20ean HEZI+ek antolatutako Ikaskuntzaren Jaialdia ospatuko zen Donostiako Boulevard-ean.

Hezi+ Gipuzkoan ikaskuntzaren inguruan ematen diren ekintza desberdinak ezagutzeko plataforma parte hartzailea da. Ezagutzera ematen diren ekimenak honako gaiekin lotuta daude: Osasuna eta Ongizatea, Kultura, Gizartea, Teknologia edo Zientzia eta Natura.
 
  Gehiago irakurri  
     
  On the way to 2020: data for vocational education and training policies  
  Txostenak Estatu kideen egoera aztertzen du hiru aspektuetan banatzen diren 33 adierazleen inguruan: LHra sarrera, erakargarritasuna eta malgutasuna, konpetentzien garapena eta lan merkaturako duten garrantzia eta lan merkatuaren joerak.

Herrialde bakoitzaren errealitatea ezagutzea da helburua txosten indibidualetan oinarrituta. Hauei esker ET2020ren helburuen inguruan izandako bilakaera ikustea errazagoa izango da, Europarentzat 2020rako ezarritako helburu estrategikoen betetze mailan egindako hausnarketaren zati bezala.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.