http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015ko maiatza - Buletinaren 042. zbk.
 
 
  Maiatzean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako hamar pertsona heldutik lauk ikasten du  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin egindako inkestako emaitzen arabera, Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte bitartekoak) % 39ak ikaskuntzako jardueraren batetan hartu du parte azken urtean zehar, ehunekoa orain dela urte bat erregistratutako tasaren oso antzekoa izan da (% 38,2).  
  Gehiago irakurri  
     
  Emakumeak ez dira iristen bostetik bat izatera Ibex 35-eko administrazio kontseiluetan  
  Ibex 35-a osatzen duten enpresen administrazio kontseiluetan emakumezkoen presentziaren inguruko aspektuak aztertzen dituen txostenaren hirugarren edizioa.

Txostenaren arabera, Espainiako enpresa handien zuzendaritza organo nagusien tamaina murrizketa orokorrak, bertan emakumeek geroz eta presentzia handiagoa izatearekin batera kontseiluetan emakumeen pisu erlatiboa 2014an % 16,6 izatetik 2015ean % 17,3 izatera pasatzea suposatu du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Berrikuntza, gizarteratzea eta herritartasun aktiboa, BOZIren politiketan funtsezko elementuak  
  Maiatzean 5ean eta 6an Donostian egin bildu da Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzari buruzko Europako Elkartea. Bertan, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eta prestakuntza bultzatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan da.

Ondorioztatutako aspektuen artean kualifikazio maila baxuagoa duten pertsonei arreta jartzearen eta euren gaitasun eta interesen garapena eta euren enplegutasuna hobetuko duen birkualifikazio ahalbidetzen duten aholkularitza eta orientazio profesionalerako zerbitzuak eskaintzearen beharra nabarmendu behar da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako lanbide heziketaren arrakasta SpainSkills lehiaketan  
  Gipuzkoako bost ikasle izan dira hautatuak SpainSkills 2015 lehiaketan, lanbide heziketako proiektuen lehiaketa.

Lehiaketaren helburua da, Lanbide Heziketako ikasketak sustatzea eta Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko eta Espainiako ikastetxe desberdinen arteko harremanak sustatzeko, parte hartzaileen (ikasleak eta profesionalak) estimulazioa eta motibazioa. Lehiaketan Autonomi Erkidego guztietako ikasleak hartzen dute parte eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du enpresa garrantzitsuen babesarekin.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko Lanbide Heziketaren Astea  
  Maiatzaren 6a eta 17a bitartean Euskadiko Lanbide Heziketaren Astea ospatzen ari da, Lanbide Heziketako ikastetxeek antolaturiko 250 jarduera baino gehiagorekin.

Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasle, irakasle era zuzendaritza taldeak buru belarri murgildu dira antolatu den 12 eguneko egitaraua gauzatzeko. Ekimenen artean erakusketak, jardunaldi tekniko eta teknologikoak, LHko ikastetxeetan bisitak eta ate irekiak, proiektu eta esperientzia berrien aurkezpenak, gizarte-konpromisozko eta ekintzailetza jarduerak... izango dira.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Portaera desberdinak Europa 2020 hezkuntza helburuen betetze mailan  
  Hezkuntzari dagozkion Europa 2020 Estrategiak zehaztutako helburuen betetze mailaren inguruko europar adierazleek goi mailako ikasketak bukatu dituzten EBko 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen ehunekoa % 23,6tik (2002) % 37,9ra (2014) hazi dela adierazten dute. Hazkunde hau handiagoa da emakumezkoen (% 24,5tik % 42,6ra) artean gizonekoen artean baino (%22,6tik % 33,6ra).  
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntzaren Munduko Foroa 2015  
  “Kalitatezko, bidezko eta barneratzailea den hezkuntza eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza denontzat 2030ean. Bizitzak aldatu hezkuntzaren bitartez” lelopean, Hezkuntzaren Munduko Foroa 2015 egin da maiatzaren 19a eta 22a bitartean.

Ekitaldian landuko diren bost gaiak honako hauek dira: bizitza osoan zeharreko ikaskuntza, hezkuntzaren kalitatea, berdintasuna, integrazioa eta hezkuntzara eskubidea.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.