http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015ko martxoa - Buletinaren 040. zbk.
 
 
  Martxoan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Ikaskuntzako jarduerak egiteagatik diru laguntzen onuradunen % 53,3a Gipuzkoako erakundeak dira  
  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jarduerak egiteko erakundeei zuzendutako diru laguntzak emateko den ebazpena argitaratu berri du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako langabezi tasak behera egiten jarraitzen du  
  Urteko IV. hiruhilekoan, Gipuzkoako 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren langabezi tasa % 12,1ekoa da. Tasa hau 2013 urte amaierako tasa baino puntu bat baxuagoa da, baina aurreko urteetakoa baino altuagoa (% 9,5a 2012 amaieran eta % 8a 2011n).

Estatuak (% 23,4), EB-28ko bataz bestekoa (% 9,8) eta Alemania (% 4,7), Danimarka (% 6,2) edo Frantzia (% 10,2) bezalako herrialdeena gainditzen du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea, Estatuko unibertsitate rankinean postu onean  
  2015eko ISSUE Rankingak (Espainiako Unibertsitatea Sistemako Adierazle Sintetikoak) irakasleen jardueren, ikerketaren eta berrikuntza eta garapen teknologikoaren inguruko unibertsitateen emaitzen hirugarren edizioa aurkeztu du. Ikerketak 59 unibertsitate publikoen eta, zenbait kasuetan pribatuen, inguruko informazioa eskaintzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europar Batzordekoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Ikuskaritza aukeratu du jardunbide egoki gisa  
  Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratu duen “Eskola-hezkuntzaren esparruko Europar Batasuneko Hezkuntza Sistemetako Kalitatearen Bermea”ri buruzko ikerketak Euskadiko Hezkuntza-Ikuskaritzak ikastetxeetako zuzendariak ebaluatzeko duen eredua jardunbide egoki gisa aukeratu du, eta beraz, beste herrialde batzuetara hedatzeko modukoa dela adierazi du.  
  Gehiago irakurri  
     
  20 beka atzerrirako, lanbide trebetasunak garatzeko  
  ADEGI, HETEL eta ieTeam-ek, elkarlanean, 20 beketarako deialdi bat zabaldu dute, gazteek atzerriko enpresetan lanbide-aurreko praktiken moduan trebakuntza lortzeko.  
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide heziketa hobea bizitza hobea izateko  
  “Stronger VET for better lives” txostenak Estatu kideek lanbide heziketaren inguruan egindako bilakaera (2011-2014) azaltzen du, 2020 urterako finkatutako helburuei dagokionez.

Lanbide heziketan eskaintza hobetu dela adierazten da eta lan merkatuko erronka eta beharrei erantzuten diela nabarmentzen da, dena den lan asko dago oraindik egiteko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Martxoan Cork hiriko Etengabeko Ikaskuntzaren Jaialdia  
  Martxoaren 23tik 29ra arte Cork hiriko Etengabeko Ikaskuntzaren Jaialdiaren 12. edizioa ospatuko da. Jaialdi honek ikaskuntza bultzatzen du, pertsona eta adin guztietarako, haurtzarotik zahartzarora arte, era guztietako jakinmina eta abileziak landuz. ”Ikertu, Parte Hartu, Ospatu”” da Jaialdiaren lelo nagusia, eta hori ikusle/ikasleak ekitaldi anitzetara bertaratuz egiaztatu daiteke, baita ere bakoitzak trebetasunak bere kabuz landuz. Azken finean, pertsonek ikaskuntzarako aukera ezberdinak ezagutu dezatela da helburua.  
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatu, hauen beharrak kontutan hartuz  
  “Adult Education and Training in Europe: Widening Access to Learning” txostenean pertsona helduen prestakuntzaren, gaitasunen eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekiko duten jarreraren inguruko informazioa jasotzen da.

Lortutako emaitzetan aniztasun geografiko garrantzitsua antzematen da, Europa hegoaldeko herrialdeak prestakuntza eta gaitasunetan maila baxuena eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartze baxuena azaltzen duten herrialdeak izanik. Gainera, eta emaitza transbertsal bezala, ikaskuntzako jardueretan parte hartzea pertsonaren egoerak baldintzatzen du: adina, eskuratutako ikasketa maila eta lan egoera ikasten jarraitzeko erabakigarriak dira; eta behar gehien duen taldean parte hartzea baxuagoa da (prestakuntza maila baxuagoa, langabezian…).
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.