http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2015ko urtarrila - Buletinaren 038. zbk.
 
 
  Urtarrilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako okupazio tasak gora egin du, baina 2011ko tasa baino baxuagoa da oraindik  
  16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 51,6ean zenbatzen da, eta aurreko bi urteekin alderatuz gora egiten du (% 49,8 eta %50,4), baina 2011ko tasa baino baxuagoa da.

Gainera, goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean okupazio tasa altuena ematen da (% 74,7) eta bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonena jarraitzen du (% 60,5), berreskuratze arin batean kokatzen direnak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Prestakuntzako jardueretan parte hartzen duten EAEko enpresen ia erdia (% 46a), Gipuzkoako da  
  Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera, Gipuzkoako 213 enpresek hartu dute parte bataz beste urtean enpresetan garatutako prestakuntzako ekintzetan. Enpresa hauek jasotako diru laguntzen zenbatekoa 2.535.461 eurokoa da urtean, hau da, enpresa bakoitzak 11.885 euro jaso ditu bataz beste.

Azken hiru urteetan hazkunde joera bat sumatzen da Gipuzkoako enpresen aldetik ikaskuntzako jardueretan ematen den parte hartzean; 2011 urtean 187 enpresa izatetik 2013 urtean 240 izatera pasa dira.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean langabezi tasa baxuagoa, bereziki Euskadin  
  CYD Fundazioak orain dela gutxi argitaratu duen “Espainiako unibertsitateak. Erkidegoko perspektiba bat. 2014” txostenak, beste aspektuen artean, unibertsitate mailako ikasketak dituzten pertsonen enplegutasuna aztertzen du, beti ere autonomi erkidego mailako datuak eskainiz.

Txostenak, goi mailako ikasketak dituzten pertsonen langabezi tasa beti biztanleria orokorrarena baino baxuagoa dela adierazten du. Euskadiko tasa azpimarratzen da (% 10,6), estatukoa baino baxuagoa (% 16) eta soilik Nafarroak hobetuta (% 8,8).
 
  Gehiago irakurri  
     
  YUZZ programa, proiektu berritzaileak martxan jartzeko ekintzailetasuna eta prestakuntzaren aldeko apostua  
  Talentu gaztea eta izpiritu ekintzailea bultzatzea helburu duen programa, 18 eta 30 urte arteko gaztei zuzenduta dago eta, bost hilabeteko denboraldian, laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie oinarri teknologikoko ideietan oinarritutako negozio-planak egiteko.

VI. edizioan, programan berrikuntza esanguratsuak sartu dira; hain zuzen ere, YUZZ zentroak 35 baino gehiago izango dira, eta horietako asko unibertsitateak. Halaber, egutegiaren plangintza eta prestakuntza-programa hobetu dira; Silicon Valleyra joateko beka gehiago jarri dira eta sari eta barne-erronken kopurua gehitu da. Eta azkenik, bekak eskainiko dira IMPULSA FORUMERA, estatu-mailako ekintzailetzako topaketa ospetsura, joateko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak bataz besteko ordainsari altuago jasotzen dute  
  OCDEk argitaratu duen “Education indicators in focus” txostenean jasotako emaitzek, goi mailako ikasketak edukitzeak bigarren mailakoak edo baxuagoak edukitzeak baino bataz besteko soldata altuagoa izatea ziurtatzen duela adierazten dute, nahiz eta aldea txikiagoa izan bataz beste ikasketa maila altuago duten herrialdeetan. Era berean, txostenak gizonen artean baieztatzen du emaitza hau eta ez emakumeen artean, beraz, goi mailako ikasketak eragin txikiagoa dute soldata altuagoa izatean emakumeen artean.

Azken hamarkadan zehar, ikerketan parte hartu duten herrialde guztietan antzeman da bataz besteko ikasketa maila altuagoa eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonen zenbatekoa hazi egin dela, ordainsari altuagoa duten enplegu eskaintza betetzen joan direnak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  European Forum Apprenticeship  
 

Datorren otsailaren 6an Nantesen ospatuko den Ikaskuntzako Europako Foroak, Europa osoko Lanbide Heziketako irakasle eta erakundeekin ideiak partekatzeko eta eztabaida desberdinetan parte hartzeko aukera emango duen plataforma izatea bilatzen du.

Foroa bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten Europako Batzordearen helburuen barruan aurkitzen da, Lanbide heziketak paper garrantzitsua duena. Beraz, pertsonen prestakuntzan norberaren paperean murgiltzea eta malguak diren eta enplegutasunari bideratuta dauden prestakuntza sistemak lortzera bideratuta dago.

 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.