http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko azaroa - Buletinaren 036. zbk.
 
 
  Azaroan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako 55 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 18,7ak ikasten du  
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan Gipuzkoako biztanleriaren pate hartzeari buruz egin den azken inkestako emaitzen arabera, 55 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 17,8a ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken urtean zehar. Ehuneko hau % 22,3an kokatzen da 55 eta 64 urte bitarteko pertsonen artean eta % 13,7an 65 eta 74 urte bitarteko pertsonen artean.  
  Gehiago irakurri  
     
  Biztanleria proiekzioak (EIN) Gipuzkoako eskolatze adineko biztanleriaren beherakada garrantzitsua aurreikusten du  
  2029. urterako argitaratutako biztanleria proiekzioek (EIN) Gipuzkoako eskolatze adineko biztanleria (0-18 urte) 100.389 pertsonakoa izango dela aurreikusten dute, 2014 urtearekiko % 21eko beherakada suposatzen duena.

Honen arrazoia, lehenik, aurreko hamarkadetako jaiotze-tasen beherakada da, guraso potentzialen oinarria gutxitu zuena. Bestalde, ugalkortasun patroi baxua bermatzen du (1,2 inguru), ordezkapen tasatik (2,1 seme-alaba adin ugalkorrean dagoen emakumeko) oso urruti dagoena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hamargarren ikasturtez jarraian ikasleen matrikulazioak gora egin du Gipuzkoako ikastetxeetan  
  2014/2015 ikasturtean zehar Gipuzkoako araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen kopurua 125.031 pertsonakoa izan da, 2013/2014 ikasturtearekin alderatuz % 0,9eko hazkundea suposatu duena.  
  Gehiago irakurri  
     
  Konektatu: pertsonen, ideien, negozioen eta ikaskuntzaren arteko partekatzea  
  IKTak pertsonen arteko interkonexiorako erreminta garrantzitsua dira eta ondorioz enpresen eta erakundeen arteko interkonexiorako ere. Azken urteetan Gipuzkoako enpresentzat oinarrizko erremintan bihurtu dira.

Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta IGI-Enpresen azken datuek Gipuzkoako 10 langile baino gehiagoko establezimenduen % 97,4ak Internetera konexioa dutela adierazten dute. Ehuneko zertxobait baxuagoek Administrazioarekin izapideak egiten dituzte, webgunea dute edo merkataritza elektronikoa erabiltzen dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleek 450 enpresa sortu dituzte  
  2004 eta 2014 urte bitartean, Euskadiko Lanbide Heziketako Goi Mailako titulazioren bat duten pertsonek 450 enpresa sortu dituzte.

Enpresa hauen % 80a martxan jarraitzen dute eta lan arrakasta tasa altuena dutenak sektore hauek dira: instalazio elektrikoak, elektronika eta gasa, informatika, ostalaritza, ikus-entzunezkoak edo ekoizpen mekanikoa, besteak beste.

Lanbide Heziketako zentroek eta Hezkuntza Departamentuak (Eusko Jaurlaritza) enpresen sorrera sustatzeko martxan jarri duten “Urrats bat” proiektuak goi mailako heziketa eskaintzen duten zentroak enpresen inkubategi eta mintegietan bihurtu ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Diru laguntza berriak alternantziaren bidezko prestakuntzarako  
  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 2014-2015eko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal titularitateko ikastetxe publikoetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdia ireki du.

Helburua ikaskuntza duala eta alternantziakoa barneratzen dituzten ikaskuntzako prozesuak diruz laguntzea da, prestakuntza hezkuntza zentroan eta lantokian barneratzen dutenak. Era berean, alternantziako prestakuntza-proiektuek gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat eskuratzearekin bat, ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera batera eginez.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako helburuak: eskualdeko esparrutik sustatzeko neurriak  
  “Zer dinamika behar dira eskualdeetan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza bultzatzeko?” lemapean, politikaren, unibertsitateen eta lanbide-heziketaren arloko profesionalek bizitza osoan zehar ikasketa eraginkorra bermatu ahal izateko zer neurri bultzatu behar diren eztabaidatu dute Istanbulen.

Europako eta Mediterraneoko eskualdeentzat Europak dituen aurreikuspenen artean (2020) hezkuntza eta prestakuntzaren inguruko helburuak barneratzen dira.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.