http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko urria - Buletinaren 035. zbk.
 
 
  Urrian argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Goi mailako ikasketak dituzten lau pertsonatik hiruk enplegua dauka  
  Eustat-ek argitaratzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA, Eustat) sailkatzeko azken inkestaren arabera (2014. urteko hirugarren hiruhileko datuak), 16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 51,2an zenbatzen da.

Emaitzak eskuratutako ikasketa mailaren arabera aldatzen dira, tasa altuena % 75,3 delarik goi mailako ikasketak dituztenen artean, eta baxuena % 9,9 lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean. Emaitza hauek biztanleriaren prestakuntzak lan merkatuan duen garrantzia agerian uzten du, okupazio tasa altuenak prestakuntza maila altuena duten pertsonen taldean aurkitzen delarik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Lehen Aukera, gazteen kontratazioa sustatzeko programa  
  Langabezi egoeran eta beraien prestakuntzarekin zerikusia duten enpleguetan lan esperientzia gabe edo gutxi duten pertsona gazteei praktiketako kontratuak egiteko interesa duten enpresei zuzendutako laguntza programa da Lehen Aukera.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuko laguntza deialdi berriak  
  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak hiru laguntza-programa deialdi berri jarri ditu martxan biztanleriaren artean ikaskuntzako jarduerak sustatzeko asmoarekin.  
  Gehiago irakurri  
     
  Pertsona helduen garapen profesionalaren autoikaskuntza eta ebaluaketarako erreminta berria  
  CPS+45 laguntza eta prestakuntza sistema batean oinarritutako webgunea da. Erreminta karrera profesional berri bat hasi edo sustatu nahi duten 45 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago.

Webgunea autoikaskuntza eta autoebaluaketa erreminta bezala diseinatu da eta adituen laguntza dauka. Sistema onlineko erreminta bezala funtzionatzen du eta helburu nagusia pertsonen kontzientziazioa eta motibazioa areagotzea da, prestakuntza eta laguntza eskaintzen dien bitartean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskal Herriak Estatuko gainontzeko eskualdeak baino bizi kalitate hobea dauka  
  ELGEk argitaratutako Ongizatearen neurketa, hezkuntza, enplegua, errenta, segurtasuna, ingurumena, osasuna, parte hartzea, zerbitzuak eta etxebizitza bezalako bederatzi adierazle biltzen ditu. Jasotako datuak 34 herrialdeetako 362 eskualdeei dagozkie.

Rankingaren liderra Australia da, Norvegia eta Kanada jarraitzen dutelarik. Espainia 21. postuan aurkitzen da 34 herrialdeetatik. Eskualdeka, Euskal Herria Espainia barruan lehen postuan dago (111. postua), ondoren Nafarroa (148) eta Madril (154) daude. Aldiz, Ceuta(303), Melilla (282) eta Andaluzia (242) azken postuetan aurkitzen dira.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Sexu arraila: Nobel Saria jaso duten pertsonen % 5,2a soilik dira emakumezkoak oraindik  
  1901. urtetik, Nobel Saria mundu mailako 22 erakundeen eta 860 pertsonen ikerketa lana aintzatetsi du. Saritutako pertsona guztietatik, soilik 45 dira emakumezkoak, sexu arraila existitzen dela agerian utziz. Egia esan, arrazoi objektibo bat egon daiteke emaitza honetarako, emakumea azken urteetan jarduera profesionalera eta ezagutzara izan duen barneratzea izan daitekeena.

Kategorien araberako azterketak, Ekonomia, Fisika eta Kimikako esparruetan saritutako emakumeak bat, bi eta lau izan direla adierazten du, gizonezkoen kasuan 73, 197 eta 165 izan direnean. Proportzioa % 1ekoa (Ekonomia eta Fisikan) eta % 2koa (Kimikan) da. Bakean, Literaturan eta Medikuntzan emakumezkoen kopuruak gora egiten du 15, 13 eta 11 arte hurrenez hurren, gizonezkoak 86,97 eta 196 izan diren bitartean. Kasu honetan, sexu arraila zertxobait baxuagoa da % 14,9a, % 11,8a eta % 5,3a suposatzen dutelako.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza aktiboa eta malgua, UPV-EHUko jarduera ardatza  
  2014-2017 aldirako UPV-EHUko graduondoko ikasketen Plan Estrategikoan hiru jarduera ardatz zehazten dira Lurraldearekin lotura hauetako bat izanik, produkzio ehunaren, gizarte erakundeen eta orokorrean euskal gizartearen beharrei eskaintzen zaion arreta bezala definituta, ezagutzaren transferentzia, ekintzailetza eta enplegutasuna hobetzeko.

Ardatz honen helbururen artean profesionalen etengabeko prestakuntzaren sustapena eta goi mailako ikaskuntzarekin zerikusia duen etengabeko edota bizitza osoan zeharreko ikaskuntza aurkitzen dira. Horretarako, UPV-EHUk bizitza osoan zeharreko prestakuntza, ikaskuntza aktiboa, irisgarria eta malgua sustatuko duen eta urrutiko ikaskuntza erraztuko duen (campus birtualaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez) graduondoko eskaintza bultzatuko du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Goi mailako hezkuntzaren inguruko Europar konferentzia  
  Bilbon urriaren 27an eta 28an ospatu zen “Mugikortasun eta Praktika Partzuergoak” konferentziaren programa Erasmus+ mugikortasun bekak, nazioarteko praktikak eta enpleagarritasuna izan zituen ardatz.

Erakunde parte hartzaileen behar eta ardurei erantzuna eman nahian mintzagai izan ziren:

- Goi Mailako Hezkuntza eta enpresen arteko lankidetzaren onurak,
- nazioartean egiten diren praktika aldien kalitatea, eta,
- Goi Mailako Hezkuntzako partzuergoek gaur egun dituzten nahiz etorkizunean izan ditzaketen erronka eta aukerak.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.