http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko iraila - Buletinaren 034. zbk.
 
 
  Irailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  EHUn, Gipuzkoako kanpusean, 9.500 ikasle baino gehiago matrikulatu dira  
  EHUk ikasleen matrikulazioen inguruan argitaratutako azken datuen arabera, 2014-2015 ikasturteari dagozkionak, Gipuzkoako kanpuseko fakultate desberdinetan 9.537 ikasle matrikulatu dira. Zenbateko hau EHUn ikasturte honetan matrikulatu diren ikasle guztien % 28,8a suposatzen du (% 53,2a Bizkaian eta % 18a Araban).  
  Gehiago irakurri  
     
  EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak gora egin du  
  Urteko lehen sei hilabeteetan zehar 212 doktorego tesi defendatu dira EHUn, 2013 urteko aldi berdinarekin alderatuz % 4,4ko hazkundea suposatu duena (9 doktorego tesi gehiago).

Hauetatik, % 31,1a zientzia esperimentalekin harremana duten doktorego tesiak dira (hau da 66 doktorego tesi), % 22,2a gizarte eta zuzenbide zientziekin (47), % 18,4a ingeniaritza eta teknologiarekin (39), % 15,1a humanitateekin (32) eta % 13,2a osasun zientziekin (28).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Helburua: ikastea. 5,48 milioi euro langabezian dauden pertsonen prestakuntzarako  
  Adostasun maila altua dago - bermatzen ikerketa anitzetan oinarrituta - pertsonen enplegarritasun mailan prestakuntzak eta ikaskuntzak duten garrantziaren inguruan

Helburu honekin, Eusko Jaurlaritzak langabezian dauden pertsonentzako eta esparru profesional zehatzetan euren kualifikazioa hobetzera zuzendutako prestakuntza finantzatuko duen programa bat jarri du martxan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Emakumeak ahalduntzeko eta talentua ez galtzeko estrategia  
  Prestakuntzari, karrera profesionalean aurrera egiteari eta ikaskuntzari eta generoaren araberako rolei buruzko hausnarketa kontuan hartzen dute, neurri handiagoan ala txikiagoan, gizarte guztietan eta, batzuetan, enpresetan modu irekian.

Talentuaren barneratzea eta mantentzea ardurako postuetan emakumezkoen presentzian islatzen da. Emakumezkoen presentzia hau hobetzeko, dirudienez ez da nahikoa ezagutza izatearekin, iritzien eztabaidarako espazio baten beharra planteatzea garrantzitsua suertatzen da ere, emakumezkoek eta gizonezkoek pertzepzio desberdinak baitituzte.
 
  Gehiago irakurri  
     
  The Erasmus impact study  
  Europako Batzordeak zortzi herrialdeetako (Espainia barne, Erasmus programaren liderra dena pertsonak jasotzen eta bidaltzen) parte hartzaileei, irakasleei eta enpresei egindako 80.000 inkestetan oinarritzen den “Effects of mobility on the skills and employability of students and the internationalisation of higher education institutions” txostena aurkeztu du.

Eskuratutako emaitzek ikaskuntzako hiru mailen perspektibatik esperientzia oso positiboa dela ondorioztatzen dute: ikaskuntza formalean, enplegutasun hobean eragiten duelako, ikaskuntza ez formalean hizkuntzen ezagutza hobetzen duelako, besteak beste, eta, informalean elkartruke kulturalari eta autonomia eta norbanakoaren hazkundearen garapenari laguntzen dielako.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasketa maila altuagoek pertsonen enplegutasuna errazten dute  
  ELGEk Education at a glance txostenaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenean, nazioarteko ikuspegi batetik hezkuntzak munduan duen egoera aztertzen da.

Barneratutako adierazleen artean bi emaitzen garrantzia azpimarratzen da: goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean enplegu tasa altuagoa izaten da eta, alderantziz, ikasketa maila baxuagoa den heinean, langabezi tasak gora egiten du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Onlineko hezkuntza (goi mailakoa) eskaintza: kalitatea ziurtatzeko prozedurak  
  Hezkuntza prozesuetan teknologia berrien garrantziari buruz Europako Parlamentuaren ebazpena oinarritzat hartura, Europako Batzordeak txosten desberdinak egin ditu honen inguruan eta “Hezkuntza irekiko eskaintzen gaur egungo egoera eta hauen kalitate sistemak” txostena argitaratu berri du. Helburua araututako onlineko goi mailako hezkuntzako eskaintzan inplikatutako eragileei zuzendutako definizio, erreminta eta gomendioak eskaintzea da, ikasten duen pertsonarentzat segurtasuna ziurtatzen dutenak edukien kalitateari, jarraipen eta ebaluaketa sistemei eta lortutako tituluaren balio administratiboei (kredituak eta homologazioa) dagokionez.  
  Gehiago irakurri  
     
  Universities, Businesses and Co: Together We Can  
  Europako Batzordeak “Unibertsitateak, Negozioak eta Enpresak: Batera ahal dugu – Sektore arteko itunak Aldaketa eta hazkunde ekonomiko eta sozialerako” foroa antolatu du. Topaketa (Erroma, urriak 2 eta 3) ordezkari akademiko eta enpresa ordezkariak bildu zituen eta ondorengo gaiak landu zituzten:  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.