http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko uztaila - Buletinaren 033. zbk.
 
 
  Uztailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Enplegua duten pertsonen erdiak ikasi egin du azken urtean zehar  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin egindako inkestako emaitzen arabera, ordaindutako enplegua duten Gipuzkoako ia bi pertsonatatik batek ikaskuntza-jardueretan parte hartu du azken urtean.  
  Gehiago irakurri  
     
  Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko laguntza deialdi berriak  
  Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak bi laguntza-programa deialdi berri jarri ditu martxan. Zehazki:  
  Gehiago irakurri  
     
  Biztanleriaren okupazio tasa hazi egiten da eskuratutako ikasketa mailaren arabera  
  Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA, Eustat) sailkatzeko inkestako azken datuen arabera, 2014. urteko bigarren hiruhilekoari dagozkionak, 16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 50,9an zenbatzen da.

Emaitzak eskuratutako ikasketa mailaren arabera aldatzen dira, tasa altuena % 75,1 delarik goi mailako ikasketak dituztenen artean, eta baxuena % 10,3 lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean. Emaitzak agerian uzten du, alde batetik, pertsonen ikaskuntzaren etengabeko hobekuntza eta, bestetik, okupazioaren beherakada adinak baldintzatzen duela gehien bat, ikasketa maila baxuena duten pertsonak dira gehienak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Erasmus+ atzerrian ikasteko, prestatzeko, praktikak egiteko eta boluntariotzako jarduerak egiteko aukerak eskaintzen ditu  
  Erasmus+ programa enplegutasuna eta kualifikazioak hobetzea eta hezkuntza, prestakuntza eta enplegua modernizatzea ditu helburu.

Erasmus+ programak Europako lau milioi ikasle, boluntario eta irakasle baino gehiagori atzerrian ikasteko, prestatzeko, lan esperientzia eskuratzeko eta boluntariotzako jarduerak egiteko aukera emango die.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Europako enpresa erdietan gutxienez pertsonen % 20ak lan orduetan ikasten du  
  Europako Enpresen Inkestak (EEI) EB-28ko 10 langile eta gehiagoko enpresetan lan orduetan garatutako prestakuntzako ekintzen inguruko emaitzak jasotzen ditu, besteak beste.

Aztertutako emaitzen artean enpresen % 48an gutxienez langileen % 20ak ikaskuntzako jarduerak egiteko lan orduak izan dituela nabarmentzen da. Ehuneko hau hazi egiten da enpresan tamainarekin batera eta ez dira desberdintasunak nabarmentzen jarduera sektorearen arabera.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Zer, nola eta noiz ikastearen aldaketa: pertsonak etengabeko ikaskuntzari irekita  
  Ikaskuntzako zati garrantzitsu bat informala da. Prozesu hau umeetan hasten da eta pertsonak eta bere inguruaren arteko etengabeko interakzioan oinarritzen da. Interakzio honek egituratu gabeko ikaskuntza batera iristea ahalbidetzen du, ikaskuntza prozesu bat bidez hedatzen ez dena, kontrastatu eta ebaluatu gabeko ezagutza dena.

Bizitza helduan zehar egindako ikaskuntzaren oinarrizko zati bat lan munduaren testuinguruan egiten da, modu informalean eta egunerokotasuneko esperientzian oinarrituta.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Eurobarometer: European Area of Skills and Qualifications  
  Dagoeneko eskuragarri dago Cedefopek argitaratzen duen konpetentzien eta gaitasunen europar espazioaren inguruko Eurobarometroaren inkestaren azken edizioa. Inkesta erantzun duten pertsonen arabera, ondorio nagusiak dira:  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.