http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko ekaina - Buletinaren 032. zbk.
 
 
  Ekainean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako lau pertsona heldutik batek ikasten du  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin egindako inkestako emaitzen arabera, Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) % 38,2ak ikaskuntzako jardueretan hartu du parte azken urtean zehar.  
  Gehiago irakurri  
     
  Enpresan parte hartu: iritziak eta iradokizunak  
  Ikasmina inkestaren markoaren barruan, eta enplegua duten pertsonei mugatuta, lan esparruan egiten den parte hartzearen inguruko galdera batzuk egin ziren, baina modu desberdinean aztertuta eta ez ikaskuntzan aztertzen den moduan. Eskuratutako datuak azaltzen dutenaren arabera, pertsonen % 71ak uste du iritzi eta iradokizunak egin ditzakeela enpresan eta %68ak kontutan hartzen direla adierazi du. Bi aspektuetan pertzepzioak arinki hobetzen dira ikasketan maila hobetzen den heinean.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako ia ikasle guztiek gainditu dituzte Unibertsitatera Sartzeko Probak  
  Unibertsitatera Sartzeko Probetako lehen deialdira aurkeztu diren Gipuzkoako 3.587 ikasletatik 3.557k gainditu dute fase orokorra. Hortaz, probetara aurkeztutako ikasleen % 99,2ak gainditu dituela ondoriozta dezakegu.

Gainontzeko bi euskal herrialdeetan gainditutakoen tasa zertxobait baxuagoa izan da. Zehazki, Araban ikasleen % 98,8ak gainditu du eta Bizkaian % 96,8ak. Ondorioz, Euskal A.E. ikasleen % 97,96ak gainditu ditu, unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztutako 9.396 ikasleetatik 9.203 ikaslek gainditu dituztelarik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadik Europa 2020 Estrategian hezkuntzaren inguruan ezarritako helburuak bete ditu  
  Europa 2020 Estrategia Estatu Kidentzako helburuak ezartzen ditu. Beste aspektuen artean, Estrategiak Europako ekonomien egiturazko ahuleziak gainditzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta ekoizkortasuna areagotzeko eta gizarte merkatuaren ekonomia jasangarria bermatzeko, hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailea lehenesten ditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Mundu global batean praktikatzen ikasi  
  EHU-UPVak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera EPEZ IX programa jarri du martxan, Erasmus programa eta Internship Graduates-en konbinaketa moduan, ikasketak bukatu berri dituzten unibertsitate honetako ikasleen mugikortasuna sustatzeko helburuarekin eta atzerriko enpresetan praktikak egitean oinarritzen dena.

Programaren helburua karrera profesional batera barneratzearen markoan lizentziatu berrien gaitasunak eta konpetentziak garatzeko aukerak sortzea da eta, gainera, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak gutxitzea bilatzen du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadik Estatuan argitaratzen diren liburuen % 3,1a argitaratzen du  
  2013 urtean zehar, Euskal Autonomi Erkidegoak 1.772 argitalpen eta liburu argitaratu zituen. Zenbateko hau Estatu mailan argitaratu diren liburu eta argitalpen guztien % 3,1a suposatzen du, 56.435 argitalpenetara iritsi delarik.

1999 eta 2008 urteen artean EAEan argitaratutako liburuen zenbatekoa hazi egin zen, eta momentu horretan etengabeko beherakada bat hasi zen argitalpen zenbatekoan (2013, 1.772) eta Estatuko argitalpenetan dagoen parte hartzean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Atzerrian ikaskuntza informala hobetzeko mugikorretarako aplikazioa  
  Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako Programak mugikortasun transnazionalaren eta ikaskuntza informaleko esperientzien arteko harremana hobetzera eta erraztera zuzendutako ekimenak sustatzea du helburu nagusi.

Zentzu honetan, Euskadiko Prestakuntza Funtsak Austria, Alemania, Irlanda, Suedia, Errumania eta Turkiako sei erakunderen laguntzarekin “Mobile Learning App” ekimenaren proiektua jarri du martxan.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.