http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko maiatza - Buletinaren 031. zbk.
 
 
  Maiatzean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Eskola-uzte goiztiarraren tasa gutxitzen da: ikasten jarraituko duen biztanleriak gora egiten du  
  Atxikitutako informazioak eskola uzte goiztiarraren tasaren inguruan emaitza desberdinak azaltzen ditu. Gehienezko hezkuntza maila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota laneratzerako prestakuntza zikloa1 duten 18 eta 25 urte bitarteko pertsonen portzentajea bezala definitzen da.

EAEren egoera positiboa nabarmentzen da (% 8,8), Estatuko heren bat dena (%23,5) eta Katalunia (% 24,4) eta Madril (% 20,2) bezalako erreferentziazko autonomi erkidegoak baino hobeto kokatzen da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Lanbide Heziketako zentroen arteko nazioarteko topaketa Donostian  
  Donostiako Kursaal Jauregiak Lanbide Heziketako zentroen arteko Nazioarteko Kongresua ospatu zuen maiatzaren 28, 29 eta 30ean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak antolatu zuen topaketan 42 herrialdetatik etorritako 700 profesionalek baino gehiagok Lanbide Heziketaren egungo egoeraz eta etorkizunaz jardun zuten.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Olatu Talka 2014 jaialdia: ikaskuntza informalerako espazio ireki bat  
  2016ko Europako Kultur Hiriburutzako ekimen eta ekintzen artean kokatuta, maiatzaren 23, 24 eta 25ean Olatu Talka kultur jaialdiaren edizio berri bat ospatu da Donostian.

Olatu Talka hirian zehar ospatzen diren jarduera kultural desberdinen garapenean oinarritzen da, espazio publikoari erabilera berriak emanez. Artista profesional eta amateurren arteko lankidetza bide berriak sortzeagatik bereizten da, ezagutza eta esperientziak partekatzea ahalbidetzen dutenak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Museoen Nazioarteko Eguna: ikasteko aukera bat  
  Onartu beharreko errealitate bat da askotan prestakuntzarekin zuzenki harremana ez duten espazio eta guneetan ikasten dela (prestakuntza guneak, eskolak, unibertsitatea). Horren adibide argi bat da pertsonen parte hartzea kultura jardueretan eta ekimenetan, hala nola zine proiekzioetara joatea, antzerki edo musika programazioa, ezagutza eta arteen hedapena sustatzen dutenak. Azken finean, pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzen dutenak.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ekintzailetasunaren festa ospatu dute Gipuzkoako ikasleek  
  Pasa den maiatzaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren Kosmodisea programaren festa nagusia ospatu zen Kursaal Jauregian.

IKTen erabilera intentsiboan oinarrituriko joko kooperatibo bat da KOSMODISEA eta ekintzaile kulturaren baloreak sustatzea du helburu hezkuntza ez unibertsitarioan. Horretarako programarekin ekimenaren, sormenaren eta berrikuntzaren zentzua indartu nahi da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Alfabetatze mediatikoa XXI. mendeko ikasgeletan  
  Hezkuntza alorreko 200 profesional baino gehiagok, hizkuntza irakasleek bereziki, parte hartu zuten maiatzaren 13 eta 14an ospatu zen Getxolinguae 2014 ekitaldian.

Ekitaldian zehar hitzaldi, mahai inguru eta ikastetxeen esperientziak ezagutarazteko aurkezpenetan hartu zuten parte. Beste hainbat gairen artean, honako hauek jorratu ziren bi egunez: IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) era kritiko, sortzaile eta funtzionalean erabiltzeko ikasleen gaikuntza, edo heziketa mediatikoaren dimentsioak –hizkera, teknologia, ekoizpen prozesuak, eta interakzioa-.
 
  Gehiago irakurri  
     
  EPALE – Ikaskuntzarako Europako e-Plataforma  
  Pertsona helduei zuzenduta dagoen eta ikaskuntzaren inguruan topagunea den Europako Batzordeak martxan jarri duen web plataforma. Planteamendu eleanitza dauka eta EPALE pertsona helduen ikaskuntzan parte hartzen duten eragile guztientzat (formatzaileak, orientatzaile profesionalak, arduradun politikoak) erreminta erabilgarri bat izan nahi du.

Ekimenaren helburua pertsona helduei zuzendutako ikaskuntzaren europar espazioa sortzera eta indartzera lagunduko duten informazioa, esperientziak eta erreminten partekatzeko gunea sortzea da. EPALE-a da horren adibide bat: ikastea da helburua BOZIan parte hartzen duten pertsonen artean ezagutza hori partekatzearen bidez.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Frantzia: pertsona helduen prestakuntza metropoli guneetan  
  INSEE erakundeak metropoli guneetan bizi diren 18 eta 64 urte bitarteko pertsonei azken urtean egin dituzten prestakuntzako jardueren inguruan egindako inkesta baten emaitzak eskaintzen ditu bere webgunean.

Lortutako emaitzek bi pertsonatik batek prestakuntzako jardueraren batean hartu duela parte erakusten dute. Parte hartze hau altuagoa da pertsona gazteenen artean, ikasketa maila altuagoa dutenen artean, tamaina handiagoko enpresetan edota ardura altua edo bitartekoa duten kategoria profesionaletan.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.