http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko martxoa - Buletinaren 029. zbk.
 
 
  Martxoan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako hamar emakume helduetatik lauk ikasten du  
  Gipuzkoako emakume helduen % 39,2a ikaskuntzako jardueraren bat egin du azken urtean zehar. Parte hartze hau nahiko egonkorra da azken bost urteetan, eta azken urteko emaitzetan gorakada arina erregistratu du.

Emakumezkoen adinak gora egin ahala ikaskuntzan parte hartzeak behera egiten duela nabarmentzen da: 25 eta 34 urte bitarteko emakumezkoen erdia baino gehiagok (% 53,5) azken urtean ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du; ehuneko hau zazpitik batera gutxitzen da (% 15,1) adin nagusieneko taldean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Adin gehieneko biztanleriaren % 1,7ak hezkuntza formaleko jardueretan parte hartzen du  
  Gipuzkoako hiru pertsona heldutik batek (% 37,2) ikaskuntzako jardueretan hartu du parte azken urtean zehar (2009-2012 bataz bestekoa).

Baina gainera, jarduera hau adin gehieneko (65-74 urte) pertsonen artean ere mantendu egiten da, ehuneko txikiagoan bada ere: talde honetako zazpi pertsonatik batek (% 15), gizonezkoa zein emakumezkoa, ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken urtean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Andoaingo La Salle Berrozpe FLLeko estatuko finalean saritua  
  Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxea robotikako First Lego League estatu mailako lehiaketan saritua izan da.

Bartzelonan ospatu zen estatu mailako finalean Diseinu Mekaniko Hoberenaren saria irabazi zuen Gipuzkoako taldeak, Euskadiko FLL lehiaketan lehen saria irabazi zuen ere.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Kosmodiseako Mito faseari hasiera eman zaio  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Kosmodisea programak Mito planetari hasiera eman dio. Fase hau maiatzaren 7a arte luzatuko da.

“Mito” planetak, bideo baten bidez garatutako proiektua sustatzea eta zabaltzea du helburu nagusi bezala.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadi Ikaskuntzarako Itun Europarrean parte hartzen duen lehen europar eskualdea  
  Euskadi Ikaskuntzarako Itun Europarrean parte hartzen duen lehen herrialde europarra bilakatu berri da. Europako Batzordeak sustatzen duen ekimen honek, enpresa, gizarte eragile eta erakundeen arteko lankidetza bilatzea du helburu nagusi bezala, lanbide heziketa eta ikaskuntza sustatuz.

Ekimena Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritzak eta Enplegu, Gizarte Politikak eta Inklusio Zuzendaritzak elkarrekin sustatzen dute eta enpresa sareak, merkataritza ganberak eta lanbide heziketaren nahiz enpleguaren alorretako plataforma europarrak dira itun honen kide.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Helduen ikaskuntza eta hezkuntzaren munduko txostena  
  Helduen ikaskuntza eta hezkuntzaren inguruko munduko txostena UNESCOko Estatu kideek aurkeztutako estatu mailako 141 aurrerapen txostenetan oinarritzen da batik bat. Landutako gaien artean, eta nazioarteko hedapena duenez, alfabetizazioak garrantzia nabarmena dauka.

Dena den, hausnarketa hau aurreratuagoak dauden herrialdeen testuinguruan, pertsona helduei zuzendutako ikaskuntzako jardueren kalitatea ziurtatzean jartzen ditu esfortzuak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntza Denontzat jarraipen txostena  
  “Hezkuntza Denontzat Munduan” txostenaren hamaikagarren jarraipen txostena. Oraingo honetan, 2000. urtean ezarritako mundu mailako hezkuntza helburuen betetze mailaren inguruan lortutako aurrerapausoak azaltzen ditu.

Txostenak 2015. urtetik aurrera munduko agendan hezkuntzak garrantzizko izaera izatearen aldeko jarreran oinarritzen da. Eta hezkuntzan inbertitzearen beharra azpimarratzen du, garapen inklusiboan oinarrizko papera duelarik: pertsonen hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza herrialdeen transformazioaren eta garapen sozial eta ekonomikoaren sustapenaren ardatza da.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.