http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2014ko otsaila - Buletinaren 028. zbk.
 
 
  Otsailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Geroz eta ikasketa maila altuagoa, orduan eta parte hartze altuagoa eta baita ikasten jarraitzeko gogoa  
  Dokumentuak Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jasotzen ditu ikaskuntza-jardueretan duten partaidetza kontuan hartuta, betiere, lortutako trebakuntza mailaren ikuspegitik.

Txostenetik ateratako ondorio garrantzitsuenen artean, ondoregoa nabarmentzen da:

- Hiru pertsona heldutatik batek (25-64 urte) goi mailako ikasketak ditu (% 33,4), eta proportzio hori pixka bat altuagoa da emakumeen artean (% 35,8) gizonezkoen artean baino (% 31,0).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako pertsona landunak Europakoak eta estatukoak baino neurri handiagoan ikasten dute  
  Gipuzkoako biztanleria landunaren % 16,5ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken 4 asteetan.

Gipuzkoak (% 16,5) Estatuak eta Europak (% 10,7 eta % 10,9) baino parte hartze tasa altuagoa izan du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Atzerriko hizkuntzak hobeto ikasten dira eduki ez linguistikoak erabiltzen direnean  
  Jon Ander Merinok UPV/EHUko Letren Fakultatean defendatu duen tesiak, atzerriko hizkuntza bat eduki ez linguistikoak erabiltzen direnean hobeto ikasten dela demostratzen du.

AICLE (“Adquisición Integrada de Contenido y Lengua Extranjera”) irakaskuntzako hainbat ikuspegiri buruzko termino generiko bat da. Sistema honekin, ama-hizkuntza ez den hizkuntza bat eduki ez linguistikoa ikasteko eta irakasteko erabiltzen da eta, aldi berean, hizkuntza bera ikasteko.
 
  Gehiago irakurri  
     
  ERASMUS+, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren europar programa berria  
  ERASMUS+, 2014-2020 aldirako hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren europar programen generazio berria da.

Bertsio berri hau Hezkuntza eta Prestakuntzako Europa 2020 eta Rethinking Education estrategiekin bat egiten du, hezkuntza eta prestakuntza esparruetako ekimenak barneratzen dituztenak.

Zehazki, hezkuntza alorrean maila guztiak hartzen ditu kontuan: eskola maila, lanbide heziketa, goi maila eta pertsona helduen prestakuntza.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Lehen Aukera prestakuntza programa  
  Lehen Aukera 2012/2013ko tituludun unibertsitarioei diru-laguntzak emateko deialdia da. Helburua prestakuntza hobetzea da, enplegu kualifikatuan aritzeko behar diren ezagutzak areagotzeko.

Prestakuntza programa ikasketa osagarrien ikastaro teoriko batez eta enpresetan 3 hilabetetako prestakuntza jardueraz osatuta dago. Guztira, 345 beka emango dira, haietariko 17 ezgaitasunak dituzten tituludunei.
 
  Gehiago irakurri  
     
  On the way to 2020: data for vocational education and training policies  
  Txostenak Europar herrialdetako hezkuntza eta lanbide heziketari eta etengabeko ikaskuntzari buruzko egoera eguneratu bat eskaintzen du. Emaitza hauek Europa 2020 Estrategiako helburuak betetzeko duten garrantzia eta ekarpenengatik aukeratutako adierazleen inguruan herrialde bakoitzaren bilakaera azaltzen dute.

Txostenak herrialdeen egoera aurkezten du gai hauetan:
- hasierako eta etengabeko lanbide heziketa
- lanbide heziketan gaitasunen bilakaera eta lan merkatura egokitasuna
- lan merkatura trantsizioa eta enpleguaren bilakaera
 
  Gehiago irakurri  
     
  Macroeconomic benefits of vocational education and training  
  Gaitasunen hobekuntza oinarrikoa suertatzen da hazkunde ekonomiko handiagoa lortzeko eta Europar merkatuetan modu eraginkorrean lehiatzeko.

Ikerketa honek hezkuntza mailen eta produktibitatearen hazkundearen artean harreman zuzena dagoela adierazten du. Zehazki, txostenak adierazten du:

- Lehenik eta behin, gaitasun desberdinek lan produktibitatean duten eragin diferentziala ikertzen du.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.