|
|
|
 |
 |
 |
|
Prestakuntza eskaintzen duten enpresen eta parte hartzen duten pertsonen zenbatekoa hazi egin da |
|
 |
 |
 |
|
Txostenak Gipuzkoako enpresetan egin dituzten prestakuntza-jardueren inguruko emaitzak aurkezten ditu, 2012ko Lan Merkatuaren Erroldako datuak oinarritzat hartuta (Eusko Jaurlaritza).
Ondorio garrantzitsuenen artean nabarmentzen da 2008 (% 26,9) eta 2012 (% 29,8) bitartean prestakuntza ekintzak egin dituzten establezimenduen ehunekoa hazi egin dela, baita bi pertsonatik batek prestakuntzako jardueraren bat egiten duela lan eremuan. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Lehen edo bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen langabezi tasa goi mailakoak dituztenena bikoizten du |
|
 |
 |
 |
|
16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 50,5ean zenbatzen da. Zenbateko hau % 74,7raino iristen da goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta % 8,8ean kokatzen da lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.
Emaitza hauek biztanleriaren prestakuntzak lan merkatuan duen eragina islatzen du, okupazio tasa altuenak prestakuntza maila altuena duten pertsonen taldean aurkitzen delarik. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
“Hezkuntzaren zifrak Espainian” urtekariaren 2014. edizioa |
|
 |
 |
 |
|
Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioko Estatistika eta Ikerketa Zuzendariordetza Orokorrak Espainiako hezkuntza egoerari buruzko panoramika eskaintzen duen urtekaria argitaratzen du. Aurtengo edizioan (2014), 2011-2012 ikasturteari dagozkion datuak biltzen dira eta autonomi erkidegoko datuak eskaintzen ditu.
Txostenak baliabideen eskaintza (zentroak, irakasleak, laguntzak…) eta eskaria (matrikulazioa) aurkezten du, ikasketa mailen arabera. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Ate irekiko jardunaldiak Gipuzkoako unibertsitateetan |
|
 |
 |
 |
|
Unibertsitate eskaintzaren inguruan unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitzeko helburuarekin, Gipuzkoako fakultate desberdinek ate irekiko jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi hauek datozen asteetan zehar ospatuko dira.
Ate irekiko jardunaldi desberdinetan, Gipuzkoako unibertsitate guztietako zenbait irakaslek eta ikasleentzako argibide zerbitzuek, eskaintza akademikoari buruzko informazioa azalduko dute. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Europar Parlamentu eta Kontseiluko Gomendioaren aplikazioa etengabeko ikaskuntzarako EKMaren sorkuntzaren inguruan |
|
 |
 |
 |
|
Txostenak Europako Kualifikazioen Markoarekin gaur egun arte eskuratutako esperientzia azaltzen du eta etorkizunean egon daitezkeen inplikazioak aztertzen dira. Era berean, Gomendioa, egungo konfigurazioarekin, aldaketa teknologiko eta sozioekonomiko azkarrek planteatzen dituzten erronka berriei aurre egiteko gai den eta ikaskuntza malgua sustatzen duen aztertzen da.
Bilakaera hau garrantzi bereziko momentu batean suertatzen da, langabezi tasa altu bat izateagatik eta geroz eta ikaskuntza aukera eta titulazio gehiago izateagatik bereizten den momentua. Erronken artean nabarmendu behar dira geroz eta titulazio eta kualifikazio gehiago eskaintzen dituzten erakunde pribatuak eta orain dela gutxi ezagutu diren onlineko ikastaro masiboak (MOOC), ikasle askorengana iristeko aukera ematen dutena. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Kosmodiseako Grapho faseari hasiera eman zaio |
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Kosmodisea programak Grapho planetari hasiera eman dio gaur, urtarrilak 7. Fase hau otsailaren 21a arte luzatuko da.
Fase honetan zehar, Neo, Fisio, Glos eta Logo sistemetan parte hartzen duten taldeek aukeratu duten proiektuaren plangintza, garapena eta gauzatzea aurrera eramango dute, wikia erabiliz. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Education and Training in Europe 2020: Responses from the EU Member States |
|
 |
 |
 |
|
Europa 2020 Estrategiak hezkuntza eta prestakuntzaren esparruetan dituen lehentasunei Estatu kideen erantzunen alderaketa analisia aurkezten du.
2011. urtetik aurrera hartutako neurriak aztertzen ditu bi iturri nagusietan oinarrituz: alde batetik, Eurypedia (Hezkuntza Sistema Nazionalen inguruko Europako Entziklopedia), eta, bestetik, Europar Batasunako Estatu kideek Europako Batzordeari 2013. urtean zehar aurkeztutako estatu mailako erreforma programak. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
|
|
|