http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko abendua - Buletinaren 026. zbk.
 
 
  Abenduan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoan, lau pertsona heldutik batek goi mailako ikasketak dituela adierazi du  
  “Biztanleria helduaren prestakuntza Gipuzkoan” dokumentuak ikaslea ez den lurraldeko 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriak eskuratu duen ikasketa maila gehiengoaren inguruko informazioa eskaintzen du. Ikerketak Gipuzkoako eta eskualdeetako informazioa biltzen du. Informazio hau Eustaten Biztanleriaren eta Etxebizitzen zentsuko emaitzekin osatu da.

Zentzu honetan, Gipuzkoako biztanleria helduaren % 35,6ak lehen mailako ikasketak ditu gehienez, herritarren %17,7ak bigarren mailako ikasketak ditu, biztanleriaren % 22,6ak lanbide heziketakoak eta, azkenik, biztanleen % 24,1ak goi mailako ikasketak dituela adierazi du.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak  
  25 eta 64 urte bitarteko Gipuzkoako biztanleriaren %45,4ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du azken 12 hilabeteetan zehar.

Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntzako parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak:
 
  Gehiago irakurri  
     
  Euskadiko biztanleria langabetua, prestakuntza gehien duena  
  EINek argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, Euskal A.E.ko langabezi egoeran dauden pertsonak prestakuntza altuena dutenak dira Estatu mailan.

Horrela, Euskadin langabezi egoeran dagoen biztanleriaren % 48,3a oinarrizko prestakuntza dauka soilik, Estatuko biztanleria langabetuaren % 67,3aren aurrean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gazteen enpleguaren aldeko europar araua: kalitatezko enplegu / prestakuntzara sarrera ziurtatu  
  2012. urtean EBko 25 urte baino gutxiagoko pertsonei egindako inkestako emaitzen arabera, gazteen erdiak ez du prestakuntza praktikorik egiten eta egiten dutenen kasuan, herenarentzat ez dira izan espero zutena, beste arrazoien artean, ikasteko aukera bat ez zirelako izan.

Bestalde, EBtik gazteen enplegua eta enplegutasuna hobetzera zuzendutako ekimen desberdinak jarri dira martxan azken urteetan. Hauen artean, Gazte Bermea ekimena aurkitzen da, praktika bidezko prestakuntzaren eskaintza lan merkatura sartzeko ardatz bezala bideratzen duen ekimena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntza helburu bat da, baina batez ere jarrera proaktibo bat  
  Cedefop-ek EBko 27 herrialdeen topagune bat antolatu du ikaskuntzari buruzko ikerketa desberdinak aurkezteko (2013ko azaroak 21-22). Laburpen moduan, jardunaldian ikaskuntza pertsonekin zerikusi duten europar politika askoren haria izan dela azpimarratu da. Bertan, ikaskuntza helburu bat bezala aurkeztu da, baina batez ere jarrera bat bezala: ikasteko gogoa.

Jardunaldian ikaskuntzaren sustapenean bere osotasunean eta bizitza osoan zehar lan egiten jarraitzea iradokitzen da. Eta bi alderdi gako proposatzen dira: hezkuntza eta prestakuntza eta lan merkatuaren arteko harremana eta prozesuaren kalitatearen eta lortutako emaitzen arteko lotura.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.