http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko azaroa - Buletinaren 025. zbk.
 
 
  Azaroan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Pertsonen parte hartze kulturala eta soziala  
  Gipuzkoan pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren hedapena eta balorizazio soziala sustatu, ezagutu eta bultzatzeari buruzko ikaskuntza-proiektuaren markoaren barruan, ikaskuntzako eta jarduera kulturaletan pertsona helduen (25-64 urte) partaidetza ohiturak ezagutzeko inkesta egin da.

Lortutako emaitzek adierazten dutenaren arabera, azken urtean pertsona helduen bi herenek zinemara joan dira, hamarretik lauk zuzeneko kontzertuetara joan dira, hirutik batek baino gutxiagok antzerkia edo dantza aipatu dute eta seitik batek bertso-saioak aipatu ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako pertsona helduen artean etengabeko ikaskuntzan parte hartzea egokia da  
  Gipuzkoako biztanleria helduaren % 15a ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken lau asteetan zehar (etengabeko ikaskuntza).

EB-15eko bataz bestekoa 5,2 puntu portzentajeetan gainditzen du baino Danimarkakoaren erdia da gutxi gora behera(rankingaren liderra).
 
  Gehiago irakurri  
     
  EAEko 2.223 ikaslek parte hartzen dute Erasmus Programan  
  Ziurrenik Europako markoaren barruan aurkitu daitekeen programarik arrakastatsuena Erasmus programa da: kide diren herrialdeetako zentroetako ikasleen arteko trukea errazten du, ikasleei kudeaketarako eta lortutako kredituak edo egindako praktikak baliozkotzeko marko bat eskainiz.

EAEko ikasleek programan aktiboki hartzen dute parte lurraldean aurkitu daitezkeen lau unibertsitate eta lanbide heziketako zentroen bitartez. Parte hartzen duten 2.223 ikaslek Estatu osoko parte hartzaileen % 5,6a suposatzen dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaste-prozesuan zehar herrialdez aldatzearen esperientzia baloratu  
  Kualifikazioen Azterketarako eta Ikerketako Zentroak (Cereq, Frantziako Hezkuntza Ministerioa), eskualdeetako 16 kontseilu eta Enplegu Ministerioarekin batera, ikasketa profesionalak egiten dituzten pertsonak, ikasketak egiten dituzten bitartean atzerriko hezkuntza-esperientziaren balorazioa aztertzeko ikerketa bat egiten ari da.

Ikerketan 1.200 pertsonek hartu dute parte eta bi taldeetan banatzen dira: atzerriko herrialde batean ikaskuntzako esperientzia izan duten pertsonak eta programa hauetan parte hartu ez dutenak.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntza unibertsal baterantz: ikaskuntza neurtzen eta ebaluatzen  
  UNESCO erakundeak eta Brookings Erakundeko Hezkuntza Unibertsalaren Zentroak Ikaskuntzen Neurketarako Batzorde berezia sortu dute, gazteen ikaskuntza hoberena izango dela ziurtatuko duten pausoak definitzeko helburuarekin.

18 hilabetetan zehar, gazteei zuzendutako hezkuntza programetan garatu beharreko gaitasun eta konpetentzia garrantzitsuenen panela definitu dira, ondorengo gomendioak barneratuz:
 
  Gehiago irakurri  
     
  European Online Education and Training Monitor  
  Europar Batzordeak argitaratu duen “European Online Education and Training Monitor” txostenak hezkuntza eta prestakuntzari dagozkionez Estatu kideek emandako aurrerapausoak azaltzen ditu.

Bertan, adierazle desberdinen inguruko informazioa eskaintzen du, hala nola, eskola uzte goiztiarraren tasa, goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, enplegu tasa, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartze tasa, hizkuntza desberdinen ezagutza maila, gaitasun digitalak, kualifikazio maila baxua duten pertsonen ehunekoa, Estatu kideetako gobernuek hezkuntza eta prestakuntza gaietan egiten duten inbertsioa.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Kosmodisea ekimenaren Ikono fasea martxan  
  Kosmodiseako 2013-2014. urteko edizioko parte hartzaileak proiektuko IKONO fasea jarri dute martxan.

Fase honetan (abenduaren 20a arte), talde parte hartzaileak proiektuen ardatz orokorrak definituko dituzte eta amaieran foto-muntaia bat erabiliz, irudien eta soinuen bidez adieraziko dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.