http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko urria - Buletinaren 024. zbk.
 
 
  Urrian argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Langabezi tasa baxuagoa da goi mailako ikasketak dituztenen artean  
  Gipuzkoako biztanleria helduaren (16 urte eta gehiago) langabezi tasa % 11,9koa da urteko hirugarren hiruhilekoan.

Proportzio hau % 7,3ra jaisten da goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta % 14,6raino igotzen da lehen mailako ikasketak dituztenen artean, lana bilatzerako edo mantentzeko orduan prestakuntza mailak duen garrantzia nabarmenduz.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikasten duten pertsonek gehiago eskaintzen diote gizarteari  
  Skilled for life? Key findings from the Survey of Adult skills (ELGE) txostenak 26 herrialdetako helduei (16tik 64 urteetara) egin zaien PISA inkestaren emaitzak aurkezten ditu. Japonia, Finlandia edo Suedia rankinga lehen postuetan aurkitzen dira, Espainia amaieran kokatzen den bitartean. Emaitza hauek kontuz aztertu behar dira 50-64 urte bitarteko belaunaldiak eta etorkinek duten pisuagatik, bi taldeen kasuan eskolatze maila baxuagoa da eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueren parte hartze maila baxuagoa delako.  
  Gehiago irakurri  
     
  Donostia enpresekin: eteen lehiakortasuna hobetzeko benetako estrategiak  
  Pasa den urriaren 15ean, eta Donostia Enpresekin markoaren barruan, Donostiako Sustapenak eteen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako “Krisiaren aurkako pieza giltzarriak” jardunaldia antolatu zuen.

Jardunaldian hainbat saio batera ospatu ziren. Hauen artean, finantzaketa, berrikuntza eta nazioartekotze arloetan erreferentziazko diren enpresa desberdinak burutzen ari diren estrategiak nabarmendu ziren. Estrategia hauei esker, merkatuan lehiakorragoak izatea lortu dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Enpresetan eskaintzen den ikaskuntza-programen garrantzia  
  Cedefop-ek argitaratu berri duen ikerketa batek, enpresetan eskaintzen diren ikaskuntza-programen garrantzia nabarmentzen du kualifikazio maila baxua duten helduei prestakuntza emateko erreminta egokia bezala.

Beste arrazoien artean, programa hauek ondorengo arrazoiengatik dira arrakastatsuak:
 
  Gehiago irakurri  
     
  Eskualdeetako Lan Merkatuaren Behatoki Sarearen Europako IV. Konferentzia  
  Urriaren 10ean eta 11n, EHUren Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak Lan Merkatuaren Behatoki Sarearen Europako IV. Konferentzia hartu zuen.

Jardunaldiak Europako erakunde desberdinetako partaideak ekarri zituen. Besteak beste, Robert Strauss (Europako Batzordearen Enplegurako eta Gizarte Gaietarako Zuzendaritza Nagusia), Cristina Martínez Fernández (ELGE), Konstantinos Pouliakas (Cedefop) edo Christa Larsen (Frankfurteko Goethe Unibertsitatea).
 
  Gehiago irakurri  
     
  San Sebastián Gastronomika 2013, ikasteko ekimena ere bada  
  Urriaren 6a eta 9a bitartean San Sebastian Gastronomikaren XV edizioa ospatu da. San Sebastian Gastronomika jarduera panel zabala barneratzen duen ekimena da, ikasteko ekimenak nabarmentzen direlarik, batez ere, parte hartzearen bitartez ikastea sustatzen duten ekimenak.

Hizlari eta kongresistez gain, ekimena Ostalaritza Eskola guztietako eta Basque Culinary Center-eko ikasle guztiei irekita egon da. Ikasle hauetako batzuk ponentzietan aurkezten ziren zenbait plater prestatzeko aukera izan dute.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Politika publikoak: bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruan gomendioak
“Hezkuntzaren irekiera” berrikuntza eta gaitasun digitalak sustatzeko ekimen berria
Heziketa Tekniko eta Profesionalaren eta Ikaskuntzaren 22. Urteko Foroa
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.