http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko iraila - Buletinaren 023. zbk.
 
 
  Irailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.
 
 
     
  Enplegu eskatzaileen bataz besteko prestakuntza altuagoa da  
  2008 eta 2012 urteetan, lan eske dagoen biztanleria kopuruak gora egin du, bi sexuetan eta aztertutako ikasketa mailetan.

Bi urte hauetan, lehen mailako ikasketak dituzten lan eske dauden pertsonen kopurua lan eske dauden biztanleria guztizkoaren altuena da, bi urte artean duen ekarpena gutxitzen bada ere (% 59,1tik % 53,9ra pasa da).
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntza ez formala eta informala onartu, balioztatu eta egiaztatzeko arauak  
  UNESCOk ondorengo printzipio eta mekanismoak proposatzen ditu Estatu kideak ikaskuntza mota desberdinen onarpena garatzeko eta hobetzeko, bereziki ikaskuntza ez formala eta informalari dagozkionez.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntzan eta lanbide heziketan aditu eta arduradun direnei zuzendutako azken ikasketa bisitak  
  Etengabeko ikaskuntzako esparruan Europa mailan elkarlana bultzatzea eta politiken garapena sustatzea helburua duen Europar Batzordeko Hezkuntza Zuzendaritza Orokorreko ekimenak, Etengabeko Ikaskuntzako Programan (2007-13) programatutako azken ikasketa bisitak antolatuko ditu 2014ko martxoan eta apirilean zehar.

Ikasketako bisitak hezkuntza eta lanbide heziketako politiken tokiko, eskualdeko eta nazio mailako arduradunei zuzenduta daude. Hauen barnean hezkuntza eta lanbide heziketa zuzendaritzak, orientazio guneak eta ikastetxeen balioztatze eta akreditazioa, irakasleen prestakuntza, hezkuntza eta prestakuntza inspekzioak etab. aurkitzen ditugu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Mugikortasun profesionalaren Europar ataria hazten jarraitzen du  
  EURES, mugikortasun profesionalaren Europako ataria, Europako Espazio Ekonomikoan zehar langileen zirkulazio askea erraztera zuzendutako kooperazio-sare bat da.

Irailean egin den azken eguneraketan, atariaren datu-basean 1.703.072 lanpostu, interesa duten 1.183.227 hautagaien curriculumak eta 31.808 enpresari erregistratuta daude.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Kosmodisearen edizio berria dagoeneko martxan  
  Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dagoen eta kultura ekintzailea eta digitala talde lanaren bitartez eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz sustatzen dituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren Kosmodisea ekimenenak deialdi berria martxan jarri du.  
  Gehiago irakurri  
     
  EU Youth Report 2012  
  Europako Batzordeak, Hezkuntza eta Kulturarako Zuzendaritza Orokorrarekin batera, Gaztediari buruzko txostenaren 2012. urteko edizioa argitaratu berri du.

Txostenak Europar Batasuneko Gaztedia Estrategiaren inguruan lehen urteetan (2010-2012) egindako lanaren emaitza nagusien laburpen bat aurkezten du. Bertan datorren hiru urteetarako enplegua, inklusio soziala eta osasuna eta ongizatea definitzen ditu lehentasun berriak bezala.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.