http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko uztaila - Buletinaren 022. zbk.
 
 
  Uztailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.
 
 
     
  Lehen mailako edo bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen langabezi tasa goi mailakoak dituztenena hirukoizten du  
  Gipuzkoako biztanleriaren (16 urte eta gehiago) okupazio tasa % 49,5ekoa da. Proportzio hau % 72,9raino iristen da goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta % 9,5ean kokatzen da lehen mailako ikasketak dituztenen artean.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Goi mailako hezkuntzara zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren laguntza berriak  
  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak martxan jarri berri du 2013-2014 ikasturtean zehar unibertsitate mailako eta goi-mailako ikasketak aurrera eramateko laguntzen deialdi berria.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europako unibertsitateak: nazioarteko mugikortasuna eta ikaskuntza indartu  
  Europako Batzordeak Europako goi mailako irakaskuntza munduan estrategia jarri du martxan. Estrategia honen helburua goi mailako ikasketak dituzten pertsonak munduko edozein herrialdeetan lana egiteko behar diren gaitasunak eskuratzeko aukera izatea da, eta horrela, Europa prestakuntzarako nazioarte mailan lekurik erakargarriena izaten jarraitzea lortuko da.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Gazte-langabeziaren aurkako neurriak hartzeko eskatu die Batzordeak Europako buruei  
  25 urte baino gutxiagoko ia sei milioi pertsona daude momentu honetan langabezi egoeran Europan. Zenbait herrialdeetan, gazteriaren erdia aurkitzen da egoera honetan.

Gazteen langabeziaren aurka Batzordeak egin duen deialdian gazteak lan munduan sartzeko ideia berriak proposatzen dira eta gobernuei dagoeneko onartuta dauden Gazteen Garantia bezalako sistemak aplikatzea eskatzen die.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Onlineko ikaskuntza globala Gipuzkoatik  
  Webinar on-lineko ikaskuntza eskaintza da bideo aurkezpenetan eta txat-etan oinarritzen dena eta ordenagailu edo tableta baten bidez konektatuta dagoen entzuleria globalari zuzenduta dagoena.

Ezaugarri nagusia pertsonen arteko interaktibitatea da, eta ikastaro bakoitzak duen diseinu partikularra ere, bere iraupenean, edukietan, eskatzen duen lanean eta prestakuntza kredituetan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Donostia GazteEkin!, aukera profesionalen jardunaldia  
  Kursaal-ean uztailaren 24an ospatuko zen Donostia GazteEkin jardunaldia Donostiako Sustapenak antolatu zuen eta 30 urtetik beherako gazte kualifikatuentzat zuzenduta zegoen.

Topaketan 2013ko Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren bitartez bultzatu nahi diren lan-aukerak kudeatzera eta garapen profesionalera zuzenduriko jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ziren.
 
  Gehiago irakurri  
     
  2025. urtea arte zabaltzen dira konpetentzia eta lan merkaturako eszenatokiak  
  Europar Batasuneko konpetentzien eta lan merkatuaren eskariaren eta eskaintzaren eszenatokien erreferentzia 2025. urtea arte zabaldu du Cedefopek.

Eszenatoki hauen definizioan 2012. urteko urria arteko mundu mailako ekonomiaren bilakaera, Europar Batzordeko aurreikuspen makroekonomikoen berrikuspena eta Eurostaten azken proiekzio demografikoak hartzen ditu kontutan.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuaren edizio berria  
  Herrialde desberdinek nazio mailako edo nazioarte mailako hezkuntza alorreko helburuetan lortutako aurrerapenak ebaluatzea eta konparatzea lan oso zaila da. Eta nazio mailako hezkuntza sistemetan barneratutako aldaketek direla eta zailagoa bihurtzen ari da.

Prozesu hau errazteko Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua (HNSN) jarri zen martxan, nazioartean alderagarriak diren hezkuntza estatistikak prestatzeko erabiltzen den ohiko erreferentzia dena.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.