http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko maiatza - Buletinaren 020. zbk.
 
 
  Maiatzean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako biztanleriaren % 38ak ikaskuntza formaleko edo ez formaleko jarduerak egiten ditu  
  Gipuzkoako 25 eta 74 urte arteko biztanleen artetik, hamar lagunetik ia lauk azken hamabi hilabeteetan ikaskuntza formaleko edo ez-formaleko jardueraren bat egin dute.  
  Gehiago irakurri  
     
  Prestakuntza eta ikaskuntza Europa 2020 horizontean  
  Cedefop-ek argitaratutako txosten honek Europar herrialdeetako hezkuntza eta lanbide heziketako adierazleen inguruan laburpen estatistiko bat eskaintzen du.

Txostenean aurkezten diren datuak (nazioarteko iturri estatistikoetakoak) herrialdeen arteko konparaketak ahalbidetzen ditu eta Europar Batasuneko bataz beste estatistikoak eskaintze ditu.
 
  Gehiago irakurri  
     
  1.400 ikaslek hartu dute parte Kosmodisearen festan  
  Pasa den maiatzaren 10ean, ostirala, Kosmodisearen amaierako festa nagusia ospatu zen Kursaal Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren progama honen helburua gazteak ekintzailetasunaren bidean jarri eta iniziatiba hartzera animatzea da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako biztanleriak egiten dituen ikaskuntzarekin zerikusia duten Interneten erabilerak  
  2013. urtean 15 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren erdiak ikaskuntzarekin zerikusia duen arrazoiren batekin erabiltzen du Internet. Datu hau 2010. urtearekin alderatzen badugu, bilakaera oso positiboa izan da (herritarren %29k erabiltzen zuen).  
  Gehiago irakurri  
     
  Herritarren parte hartzea bilatzen duen #kfe07 ekimenak ikaskuntza eta ekintzailetza landu zituen Donostian  
  Pasa den ostiralean, maiatzak 17, #kfe07 ospatu zen, berdintasuna, horizontalitatea, erraztasuna eta independentzia bezalako kontzeptuetan oinarrituz sormen kolektiboa sustatzen duen ekimena. Oraingo honetan, ekimenak bi egoitza izan zituen Donostian.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europako Batzordeak MOOC ikastaroak bultzatzen ditu, onlineko ikastaro masiboen ekimen berria  
  Europako Batzordeak MOOC ikastaroak (Massive Open Online Courses), hamaika herrialdek martxan jarri duten ekimen berria, bultzatuko dituela jakinarazi du. MOOC onlineko ikastaro masiboen lehen ekimen paneuropearra da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Alfabetizaziorako Erakunde Nazionalen Europako Sarea  
  Alfabetizaziorako Erakunde Nazionalen Europako Sareak etengabeko ikaskuntzaren esparruan ekintza programaren deialdi berri bat jarri berri du martxan.

Deialdi honen helburua fundazio eta elkarte, ministerio eta alfabetizazioaren esparruan lana egiten duten bestelako erakundeen artean elkarlana transeuropearra hobetzea da, Europako haurren, gazteen eta helduen alfabetizazio mailak hobetzeko helburuarekin.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.