http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko apirila - Buletinaren 019. zbk.
 
 
  Apirilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza Gipuzkoan eta Europar Batasunean  
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruko adierazle gakoak Gipuzkoan eta Europar Batasunean dokumentua Gipuzkoako eta Europar Batasuneko bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazleen konparaketa bat egiten du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako biztanleriaren ikaskuntza formala  
  Gipuzkoako 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren ia erdiak (% 46ak) bigarren mailako ikasketak (batxilergoa, BBB, LH edo OHOren bigarren zikloa) bukatu ditu edo egiten ari da, eta biztanleriaren laurden batek (% 26ak) goi mailako ikasketak edo baliokideak (unibertsitateko eskola eta fakultateak edo goi mailako eskola teknikoak) bukatu ditu edo egiten ari da. Gainontzeko biztanleriak (% 29ak) lehen mailako ikasketak ez ditu gainditu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Zeintzuk dira Europan gehien behar diren lanerako konpetentzien profilak?  
  Cedefopek argitaratu duen txosten honen helburua Europan gehien eskatzen diren profil profesionalen inguruko informazioa eskaintzea da, ekonomiak eskatzen dituen oinarrizko ezaugarriak azalduz, hezkuntza maila eta esparrua eta prestakuntzari dagokionez, eta ezagutza, gaitasunak, konpetentziak, interes profesionalak eta enplegurako balioak bezalako eskakizunen inguruko informazioa erraztuz.  
  Gehiago irakurri  
     
  Etengabeko ikaskuntza, Eusko Jaurlaritzako helburua 2012-2016 aldirako  
  2012-2016 aldirako Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen programak Etengabeko ikaskuntzaren helburua begiesten du “Bikaintasuna, hezkuntza sistemaren motorra” atalaren markoaren barruan.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntza Adierazleen Estatu mailako Sistema  
  Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioak argitaratu duen txostenak hezkuntza sistemaren inguruan adierazle sorta zabala eta informazioa eskaintzen du. Helburua sistemaren eraginkortasun eta efizientzia maila ebaluatzea eta erabakiak hartzerako orduan orientazioa eskaintzea da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Hezkuntzan eta lanbide heziketan aditu eta arduradunak direnentzat ikasketa bisiten programa  
  Etengabeko ikaskuntzako esparruan Europa mailan elkarlana bultzatzea eta politiken garapena sustatzea helburua duen Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Orokorreko ekimena da.  
  Gehiago irakurri  
     
  European Job Mobility Bulletin  
  Europako Batzordeak hiruhilabetero argitaratzen duen buletinaren ale berria. Buletinak EURES webgunearen atarian estatu mailako enplegu zerbitzuek argitaratzen dituzten lanpostuen analisia egiten du.

Argitalpenaren helburua enplegu eskaintzaren informazio eguneratua biltzea da. Era berean, informazio hau lan merkatuan egon daitezkeen arazoak aurreikusteko erreminta bezala erabiliko da.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.