http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko martxoa - Buletinaren 018. zbk.
 
 
  Martxoan argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako emakumezkoen % 31ak eta gizonezkoen % 24ak unibertsitate mailako ikasketak ditu  
  “Gipuzkoako pertsona helduen hezkuntza formala” dokumentuak Gipuzkoako eskualde handietako (Donostialdea, Goierri-Tolosaldea, Debagoiena eta Deba Beherea) 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren eta lan merkatuarekin duten harremanari buruzko adierazle sorta eskaintzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europar Batzordeko Kontseiluak gazteriaren langabezia gutxitzeko eta enplegua hazteko hezkuntzaren eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia azpimarratzen du  
  Hezkuntza eta prestakuntzaren inguruko bere ondorioetan, Europar Batzordeko Kontseiluak hezkuntzak eta prestakuntzak hazkunderako eta lehiakortasunerako elementu gakoak bezala duten garrantzia azpimarratu du, langabeziari aurre egiteko eta enplegua sortzen duen berreskurapena prestatzeko giza kapitalean inbertsioa nabarmenduz.  
  Gehiago irakurri  
     
  Kualifikazio baxu eta bitarteko profesionalen eskaria behera egin du Europar Batasunean  
  “European Vacancy Monitor” txostenak enpleguaren eta kontratazioaren inguruan datuak eskaintzen ditu eta Europako lan eskariaren bilakaeraren eta konpetentzien beharren inguruko informazioa ematen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Unibertsitateak etengabeko prestakuntzarako erreferente bihurtzea proposatu du pertsona adituen batzorde batek  
  Espainiar Unibertsitate Sistemaren Erreformarako Adituen Batzordeak prestatutako txostenak, unibertsitateak etengabeko prestakuntzaren esparruan erreferente bihurtzea proposatzen du bere gomendioen artean.  
  Gehiago irakurri  
     
  Alemaniako lanbide heziketako sistemaren azterketa  
  Alemaniako lanbide heziketako sistema herrialdearen lehiakortasunaren funtsezko elementua bezala aurkezten da. Hori dela eta, herrialde askoren arreta bereganatzen du, hala nola, Frantzia. Bertan, ikaskuntzaren inguruko eztabaida Alemaniako sistemaren errendimenduan jartzen du arreta behin eta berriro.  
  Gehiago irakurri  
     
  9.423 atzerritarrek ikasten dute Gipuzkoan araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan  
  2011/2012 ikasturtean, Gipuzkoan araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan 126.848 ikasle zeuden.

Kopuru honetatik, jatorri atzerritarra duten ikaslean % 7,4a suposatzen dute, hau da, 9.423 pertsona.
 
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.